[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Api 10, 18:53:24, CEST 2015


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 10 16:08):
> El 09.04.2015 15:12, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
>
>>
>> Edonola ere, aurrera begira zer proposatuko nuke:
>>
>> 1. Thunderbird BETAren POak eskuratu
>> 2. Gure Pootlean ipini zuek lana buka dezazuen (ez du asko izan behar)
>
>
> PO fitxategia bidaltzen badidazu eta zuk edo beste norbaitek Pootlen
> proiektua sortzen badu, ni arduratuko naiz karga egiteaz eta itzultzeaz.
> GetText-eko msgmerge eta beste tresnak erabiliz, azken astean Locamotioneko
> Pootlen egindako lana aprobetxatzen saiatzeko ideia bat dut baina ez dakit
> ibiliko den.

Bidali dizkizut eta proiektuak sortu ditut Pootlen:
https://pootle.librezale.org/eu/thunderbird/
https://pootle.librezale.org/eu/lightning/

Orain zure kontu fitxategiak igotzea (gogoratu zipa igo dezakezula).

> Pootle-ko proiektuan emaizkiozu baimenak Osoitzi eta Ander Elortondori.
> Bestela nik egingo dut.

Anderri eman dizkiot, Osoitzek badirudi ez daukala erabiltzailerik.

>> 3. Lana Mozillako Mercurial zerbitzariarekin sinkronizatuko dut
>> 4. BETA bertsioaren gaineko probak egingo dituzue
>> 5. Sign-offa egin ahal izango da
>> 6. BETAn egindako lana AURORAra migratuko dut
>>
>> Hau guztia hila bukatu aurretik egin behar da, baina ahal bezain
>> azkarren egitea komeni da. 1. eta 2. egindakoan bidaliko dut mezua
>> berriro zerrendara.
>>
>> Behin Thunderbird 38 kalean izanda, gogoratu etorkizuneko edozein lan
>> locamotion-en egin behar dela, AURORA zikloaren barruan. Bestela hau
>> bezalako nahaste-borrasteak gertatuko dira, eta ni behintzat ez nago
>> prest honetan berriro aritzeko.
>
>
> Julen, talde bezala euskaraketa hau mantentzeko gaitasunik ez badugu onartu
> beharko dugu eta laguntza eskatu edo erabakiren bat hartu. Gertatzen dena
> gertatzen dela gertatutakoa lasaitasunez hartzea hobe dela deritzot.

Denbora aldetik gaitasuna soberan dago ez baita lan handia, are
gutxiago locamotionen gisako plataformak izanda. Informazio eta
jakintza faltak eragin lezakete, noski. Azpimarratu nahi nuen bakarra
zen lan hauek egiteko zikloak daudela eta horiek errespetatu ezean
zailtasunak besterik ez direla sortzen.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago