[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 9, 13:03:52, CEST 2015
El 09.04.2015 08:27, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> apirilak 9 00:44):
>> az., 2015.eko apiren 01a 13:12(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>>
>> Aurreko astea amaitzean Thunderbird eta Lightning euskaratzen
>> amaituko
>> nituela esan nuen. Hori esan nuenean mugikorretik nenbilen inolako
>> egiaztapenik egin gabe. Ez nekien ia bi mila hitz zeudela
>> itzultzeke!
>>
>
> Galdera: zergatik ari zarete Auroran lanean?
>
> Uste dut azaldu nuela Beta dela egin beharrekoa, ez Aurora, eta
> horrek
> bere konplikazioak zeuzkala:
> http://librezale.eus/pipermail/librezale/2015-March/006150.html
Galdu naiz.
Nik nabigatzailearekin URL hau irekitzen dut:
http://mozilla.locamotion.org/
Eta Thunderbird eta Lightning bakarrak ikusten ditut. Egian da
Firefox-en kasuan Aurora eta Beta agertzen direla, baina gu orain ari
garen proiektuetan ez. Beraz, leku zuzenean ari gara lanean ezta?
>
> Bestalde, ez dut begiratu baina 2000 hitz faltatzeak bestelako arazo
> teknikoren bat erakus lezake; Thunderbirdek apenas jasotzen du
> eguneraketarik.
Bai, arraro egin zitzaidan hainbeste hitz izatea lan gutxi zela esan
baizenidan. Beste hizkuntza batzuen egoera ikusita kopuru horiek ez
dirudite arraroak. Agian zuzenketa asko egin dituzte? Diozun bezala
arazo tekniko bat egon da?
Ni ez nago Mozillako lokalizazio posta zerrendan eta ezin dut galdetu.
Galdetzeak merezi ote duen ere ez daukat argi... Julen, zuk zer egingo
zenuke?
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago