[Librezale] Eztabaidara deia. Parte-hartzea, tresnak, estilo-liburua eta abar

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Api 9, 00:41:55, CEST 2015


Aupa Manex,

Ekarpen itzela litzateke nire ustez, banenbilen ni neu egitekotan baina ez
naiz oso jaioa programazioan eta zuk eskarmentua duzu kontu hauetan.

Eskertzekoa benetan.

Manex Agirrezabal<manex.agirrezabal a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko apirilak 8 09:30):

>  Iepa!
>
> Barkatu atzerapenarekin erantzutea, baina mila esker Osoitz. Gustatu
> zaizkit egin dituzun komentarioak. Haien artean bazegoen itzulpen memorien
> estatistikak ateratzea aipatzen zenuen komentario bat. Nahi baduzu, saiatu
> naiteke hitzen erabilera maiztasunak modu errazean kalkulatzen eta
> bukatutakoan zuei bidali sarean jartzeko.
>
> Zer iruditzen?
> Manex
>
>
> On 03/04/15 15:03, Osoitz E wrote:
>
>   Kaixo,
>
>  Orain gutxi batzar proposamen bat egin zen, agian eztabaidatzeko asko ez
> dugulako edo ezerezean geratu zen kontua, saiatuko naiz beraz bazterrak
> nahasten eta giroa berotzen aurreko batzarrean muturra azaldu zuen kontu
> batekin.
>
> OHARRA: Txapa luzea dator.
>
>  Begi onez ikusten ditut Web bidezko elkarlanerako tresnak parte-hartzea
> izugarri errazten dutelako. Librezaleko proiektu ofizialetan ohiko
> metodoekin egiten da lan, eta ez dut proposatzen osasuntsu dauden
> proiektuekin esperimentutan hastea, baina Librezaleko laguntzarako
> testuetan ez dira aipatzen Crowdin, Transifex edo Locamotion bera.
>
> Sakelakoa bihurtu da gehiengoaren interfaze nagusia teknologiarekin,
> mahaigaineko bertsiorik ez duten aplikazio berri mordoa dago eta gehien
> erabilitako proiektu libreek (eta ez hain libreek) itzulpenerako tresna
> mota hauek erabiltzen dituzte. Erdizka dauden itzulpen proiektu mordoa
> aurkitu daitezke zerbitzari hauetan.
>
>  Zenbat asmo on hoztu ote dira 2007ko Software lokalizazioa 0.1 dokumentu
> horretan azaldu bezala gettext tresnak, po fitxategiak eta itzulpen
> memoriak aurkitu, instalatu eta konfiguratzeko bide horretan? Lanean
> hasteko egin behar den guztia izena ematea bada ordea, igande arratsalde
> bateko beroaldiari etekinen bat atera askoz errazagoa da, eta agian
> itzultzeari gustua hartzea ere.
>
>  Elkarlanari mugarik jartzen ez dioten tresnek badute arrisku bat,
> zailagoa da itzulpen teknikoan esperientziarik eta proiektuan aurretik
> hartutako erabakien berri ez duten asmo oneko itzultzaile hasi berriek
> homogeneotasuna eta kalitatea errespetatzea.
>
>  Itzulpen erabat zentralizatuetan kalitate kontrola hobea izan daiteke
> eta izan ohi da, baina kide berriei sarbidea erraztu ezean arriskua
> larriagoa da nire ustez, zama osoa bere gain hartu duen horrek gehiago ezin
> duenean proiektu bat umezurtz gera daiteke oinordekorik ez badago.
>
>  Elkarlanerako tresnak erabilita kalitatea bermatzeko tresna berrikusketa
> da, proiektu indartsu batean arduradunaren edo arduradun taldearen lan
> nagusia ez litzateke itzulpena izan behar nire ustez, baizik eta
> koordinazioa eta kalitate kontrola. Baina ez dago asmo oneko kide bat
> galtzeko modu eraginkorragorik arbitrarioak diren edo arbitrario itxura
> duten erabakiak baino.
>
>  Horregatik, Librezalek lokalizazio gidarekin eta estilo liburuarekin
> egindako lana oso garrantzitsua iruditzen zait, eta badu lokalizazioan
> bolondreski dabilen edonorentzat erreferente bihurtzeko gaitasuna, izan ere
> askoz beharrezkoagoa da dokumentu sorta hau kontrol malguagoa duten
> proiektuetarako, eta paper hori bete ahal izateko dituen gabeziak
> identifikatu eta osatzea proposatzen dut.
>
>  Hona nire ustez landu daitezken batzuk:
>
>  1) Bateratu eta antolatu. Orain bi sarrera daude Librezale.eus menuan
> Lan-tresnak eta lokalizazio-gida, nire ustez kontzeptu bereko bi atal dira.
> Estilo liburura heltzeko hauetako batetik sartu eta beste klik bat egin
> behar da, terminologia atalera heltzeko jarraitu behar den bidea ez zait
> argia iruditzen.... Agian hau guztia aurkibide bakar batetik eskuragarri
> egon beharko luke.
>
>  2) Terminologia atala indartu. Adibide batekin azalduko dut hau. Firefox
> 37ri buruzko artikulua idaztean enkriptatze aukeratu nuen nik. Euskaltermen
> horrela agertzen da eta Firefoxen zuzentzaileak onartzen du, beraz Julenek
> zifratze bezala zuzendu zuenean zergatiaren zalantza sortu zitzaidan, eta
> aurkitu nuen erantzuna, Euskaltzaindiaren hiztegi batuak zifratze onartzen
> du eta ez enkriptatze.
>
>  2.1) Irizpideak zehaztu. Agian Terminologia atalean kanpo iturrien
> artean lehentasun mailak ezarri beharko lirateke, erabat ados nago
> Euskaltzaindiaren hiztegi batua izan behar duela azken hitza duena, baina
> nola aukeratu Euskalterm, Morris, Elhuyar eta bestelakoen artean? Zeinek du
> lehentasuna proiektu berri batean, ZT hiztegiak, Ubunturen itzulpen
> memoriak ala Worpress-enak?
>
>  2.2) Aurretik hartutako erabakiak bertan pilatzen joan, zerbait badago,
> baina gutxi. Ez dago zertan beste hiztegi bat sortu behar, baina denok izan
> ditugu zalantzak inoiz, hainbat aukera zeudelako, hiztegiaren araberako
> itzulpen egokia beste kontzeptu baterako erabiltzen zelako proiektuan,
> neologismo baten aurrean geundelako... maiz erabaki hauen atzean proiektu
> ezberdinetako itzultzaileen arteko eztabaidatxoren bat egon da. Eztabaida
> horren ostean emaitza bertan argitaratzea oso lagungarria litzateke,
> eztabaidan parte hartu ez duenak ez luke berriro ibilbide osoa egin behar
> (hainbat hiztegi begiratu, itzulpen memoriak aztertu...), eta erabakiaren
> zergatia uler dezan azalpenen bat edota eztabaidara loturatxo bat ez legoke
> soberan. Adibidez: Bai: Zifratze Ez: Enkriptatze Iturria: Hiztegi batua /
> Firefox: Lotura, Gnome: Esteka (Firefox: Librezale foroko eztabaida bietara
> loturak, Gnome: erabakia hartu zeneko unera lotura).
>
>  2.3) Eztabaida indartu. Aurretik hartutako erabakiak berrikusi daitezke,
> nola ez, Erabaki batzuk oinarri sendoa izan dezakete (Euskaltzaindiak ala
> dio), eta beste batzuk ez horrenbeste (Ez genekien zer erabili eta bozkatu
> egin genuen 7-3 izan zen emaitza). Tradizioa ez litzateke irizpide bakarra
> izan behar. Inork file itzultzeko fitxategi erabili ordez agiri erabiltzeko
> pisuzko arrazoiak baditu hauek mahai gainean jarri ahal izateko gaitasuna
> izan beharko luke. Swipe itzultzeko hatza pasatu esan ordez neologismo bat
> behar dela uste duenak proposamena egitea izan beharko luke. Librezaleren
> hastapenetik eztabaida izan da erabakiak hartzeko tresna.
>
>  Azken honen harira galdera bat, ba al dago proiektu ezberdinetako
> itzulpen memoriatako estatistikak modu errazean ateratzea? Buruan dudana
> txosten bat da non jatorrizkoan agertzen diten hitz guztiak maiztasunez
> ordenatuta agertzen diren alde batetik, eta bestetik hitz hori jatorrizkoan
> duten esaldien itzulpenetan agertzen diren hitzak maiztasunez ordenatuta.
> Akatsak zein irizpide ezberdintasunak identifikatzeko oso baliagarria
> litzateke, eta terminologia atala indartzeko lanaren hazia.
>
>  3) Ezagutzera eman. Ezer gutxirako balio du hor dagoela ez
> dakienarentzat.
>
>  Bota dut.
>
>  Osoitz
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.orghttp://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150409/57e37ae7/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago