[Librezale] My Expenses Euskaraz ziento por ziento

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Api 18, 21:15:09, CEST 2015


Gabon,

My Expenses Android sistema eragilean gastu eta diru-sarrerak kudeatzeko
aplikazio libre bat da, GNUCash erabiltzeko gai ez garen astapotroak ere
hilabete bukaerara heltzeko lagungarria oso.

http://www.myexpenses.mobi

Lokalizazioa Transifex webgunean egiten da eta programa bera erabat
itzulita dago, laguntza atala barne (Webgunea bukatzea falta da eta denari
errepasoa ematea)
https://www.transifex.com/projects/p/my-expenses/

Ohiko moduan, gainbegiratzera, zirikatzera, kuxkuxeatzera, sartu nahi
duenak, atea irekita dauka.

Orain banoa aurreztutako sosak zerbezatan xahutzera,

Topa!

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150418/0fc707c2/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago