[Librezale] [OffTopic] Inkesta psikolinguistikako taldearentzako
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Or, Api 17, 16:27:05, CEST 2015
Arratsaldeon denoi,
Librezaleerekin zerikusirik ez duen eskaera bat jaso dut. Gasteizko
psikolinguistikako taldeak laguntza eske dabil hizkuntzaren ikerketa
batean.
Dooteo
---------------- Eskaeraren mezua ----------------------
Idoia Ros eta Nerea Egusquiza gara, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal
Ikasketak sailan ikertzaile predoktoralak, Gogo Elbiduna ikertaldean.
Euskaldun zaharra bazara eta 34 urte baino gutxiago baduzu, zure
laguntzaren eske gatoz. Hizkuntza gogoan nola irudikatu eta prozesatzen
den aztertzen ari gara. Horretarako, 15 minutuko inkesta bat prestatu
dugu. Zuk erantzuteko gustatuko litzaiguke, eta, ahal bada, ikaskide edo
lankideei ere berbidaltzea. Eginbeharra oso erraza da. Ehun esaldi
inguru aurkeztuko zaizkizu eta esaldi horiei puntuazioak eman beharko
dizkiezu, 1-6ra arterkoa. Esteka honen bidez egin dezakezu:
Inkestarako
sarbidea: http://spellout.net/ibexexps/gogo.elebiduna/LDA_1/experiment.html
Parte-hartzera animatzen zaitugu (zenbat eta gehiago izan, hobe!) eta
gure ikerketa burutu ahal izateko ezinbestekoa den zure laguntza biziki
eskertzen dizugu.
Jakina, inkestako datu pertsonalak anonimoak dira eta emaitza
estatistikoak baino ez dira erabiliko gure ikerketan.
Zalantzarik baldin badaukazu edo gurekin harremanetan jarri nahi baduzu,
erabil itzazu helbide
hauek:gogo.elebidunaren a bildua gmail.com / idoia.ros a bildua ehu.es
Agur, eta eskerrik asko gurekin kolaboratzeagatik,
Idoia Ros eta Nerea Eguzkiza
Guri buruz gehiago jakin izanez gero, bisitatu gure web orria edo egin
gure laguna Facebook-en (hemen) gure notiziak zure berri-jarioan agertu
daitezen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago