[Librezale] Cyanogen Euskaraz proiektua

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
As, Api 14, 00:22:02, CEST 2015


Aupa,

Orain dela ez asko Cyanogen itzultzeko proiektuan sartu nintzen laguntzeko
asmoz eta konturatu orduko %100ra eraman nuen.

Zoritxarrez lan gehiena (eta nahiko txukuna) egin duen Aitor Kortinak
Crowdin utzi zuen orain dela egun batzuk, nik neuk ez dakit zergatik eta
honi buruz ezin dut azalpenik eman.

Edonola ere, proiektua bizirik dirau. Orain arte parte hartu dutenei idatzi
diet posta zerrenda honen bidez koordinatzea proposatuz. Une honetan
itzulpen lana bukatutzat eman badaiteke ere, orain zuzenketa lanari ekin
behar zaio, nire asmoa hau da:

1) Akats ortografikoak zuzendu. Neurri honetako proiektu batean ulergarria
denez hanka-sartzeak egoten dira.

2) Akats kontzeptualak zuzendu. Jatorrizkoak eta itzulpenak esanahi bera ez
duten esaldi horiek aurkitu eta zuzendu.

3) Homogeneotasuna zaindu. Hainbat esku ibili dira eta kontzeptu bera
hainbat eratara itzuli da inoiz, honek erabiltzailea nahastu dezake.

4) Android AOSP itzulpenera hurbildu. Han hartu dituzten erabakiak
estandarra bihurtuko dira, zentzuzkoa denez Cyanogen hizkuntza berean hitz
egin beharko lioke erabiltzaileei.

5) Ofizialtasuna lortu.

Zuon laguntza eskertuko nuke ibilbide honetan (Adibidez Translate Toolkit
XLIFF fitxategien kontra nola erabili azaldu ahal badidazue!!)

Ondo ibili,

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150414/9c563d60/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago