Aupa,

Orain dela ez asko Cyanogen itzultzeko proiektuan sartu nintzen laguntzeko asmoz eta konturatu orduko %100ra eraman nuen.

Zoritxarrez lan gehiena (eta nahiko txukuna) egin duen Aitor Kortinak Crowdin utzi zuen orain dela egun batzuk, nik neuk ez dakit zergatik eta honi buruz ezin dut azalpenik eman.

Edonola ere, proiektua bizirik dirau. Orain arte parte hartu dutenei idatzi diet posta zerrenda honen bidez koordinatzea proposatuz. Une honetan itzulpen lana bukatutzat eman badaiteke ere, orain zuzenketa lanari ekin behar zaio, nire asmoa hau da:

1) Akats ortografikoak zuzendu. Neurri honetako proiektu batean ulergarria denez hanka-sartzeak egoten dira.

2) Akats kontzeptualak zuzendu. Jatorrizkoak eta itzulpenak esanahi bera ez duten esaldi horiek aurkitu eta zuzendu.

3) Homogeneotasuna zaindu. Hainbat esku ibili dira eta kontzeptu bera hainbat eratara itzuli da inoiz, honek erabiltzailea nahastu dezake.

4) Android AOSP itzulpenera hurbildu. Han hartu dituzten erabakiak estandarra bihurtuko dira, zentzuzkoa denez Cyanogen hizkuntza berean hitz egin beharko lioke erabiltzaileei.

5) Ofizialtasuna lortu.

Zuon laguntza eskertuko nuke ibilbide honetan (Adibidez Translate Toolkit XLIFF fitxategien kontra nola erabili azaldu ahal badidazue!!)

Ondo ibili,

Osoitz