[Librezale] [Garrantzitsua] Helbide aldaketa

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Al, Api 13, 18:04:09, CEST 2015


Aupa,

Libezale-ren .org-etik .eus-erako aldaketako azken fasea posta zerrendaren
helbide aldaketa da.

Zerrendaren moderazioak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa da.
Ziurrenik harpidetza berriak ere ez dute behar bezala funtzionatzen.

Datozen asteetan denboraz gaizki ibiliko naizenez aldaketa gaur egitea
proposatzen dut, 22:00ak aldera. Norbaitek aurrerago egitea nahi badu esan
dezala orain mesedez.

Planifikazioa:

- Artxibo eta konfigurazio fitxategien babeskopia egin
- 22:00etan aldaketa hasten dela mezua bidali
- Test mezuak bidali librezale at librezale.euz helbidera
- Test mezuak bidali librezale at librezale.org helbidera eta hauek ondo
bideratzen direla egiaztatu.
- Amaitzean azken mezua bidali

Hau burutzeko bi zerbitzutan egin behar dira aldaketak:

- mailman mailan zerrendaren domeinua aldatu:

  withlist -l -r fix_url zerrenda_izena --urlhost=domeinua.eus

- postfix mailan domeinua onartu eta .org-etik .eus-era bideratu

  /etc/postfix/transport editatu eta /etc/postfix/transport.db sortu
  /etc/postfix/main.cf fitxategian mydestination eta relay_domains
konfigurazioan librezale.eus gehitu
  postfix mailan regexp batekin domeinua aldatu.

Dena ondo joango delakoan,
Mikel
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20150413/e20314c9/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago