[Librezale] [Garrantzitsua] Helbide aldaketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Api 13, 19:05:44, CEST 2015


El 13.04.2015 18:04, Mikel Olasagasti escribió:
> Aupa,
>
> Libezale-ren .org-etik .eus-erako aldaketako azken fasea posta
> zerrendaren helbide aldaketa da.
>
> Zerrendaren moderazioak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa da.
> Ziurrenik harpidetza berriak ere ez dute behar bezala funtzionatzen.
>
> Datozen asteetan denboraz gaizki ibiliko naizenez aldaketa gaur
> egitea proposatzen dut, 22:00ak aldera. Norbaitek aurrerago egitea
> nahi badu esan dezala orain mesedez.

Ados, Mikel. Nigatik aurrera eta eskerrik asko egiten duzun lan 
finagatik.

Eskerrak zuri asko falta zaizula 46 urte betetzeko. Niri ez 
hainbeste...

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiot Asier Sarasuari bere ekarpen 
ordainezinengatik eta berarekin batera Librezaleko balioak eta helburuak 
burutzen dituzuen guztioi (zerrenda honetan egon edo ez).

Euskara teknologia berrietan ondo kokatua badago, etorkizunean leku bat 
izango duela bermatuz, ehundaka mila pertsonari esker da... hain txiki 
batean bada ere, hemen tematuta gabiltzanoi esker ere.

Ondo izan,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago