[Librezale] Eskerrik asko!
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Lar, Api 11, 10:26:03, CEST 2015
Aupa Asier,
Hasteko, zaindu! Ez daitezen gauzak okerrera joan, behintzat.
Dakizun bezala, hutsune galanta utziko duzu, bestalde, eta zaila
izango da inork zure tokia betetzea; zure ekarpenen kantitate nahiz
kalitatera hurbiltzeak kimera dirudi.
Ulertzen dut gainera 10 urte denbora eta dedikazioa dela eta nekea ere
muturra erakusten hasten dela. Ni ere antzeko egoeran nago alde
horretatik eta kezkatuta aldi berean taxuzko erreleborik sortzen edo
gauzatzen jakin ez dudalako. Zorte txarra ere izan daiteke, edo
jendeak zure lana beti hor egongo dela pentsatzeak dakarren segurtasun
eta "utzikeria"ren ondorioa.
Edonola ere, zaindu eta eskerrik asko urte hauetan guztietan egindako
lan eta ekarpenengatik. Tokatu zaidanean gustura aritu naiz zurekin
lanean eta orain zulo handi xamarra nabarituko dut.
Ondo segi!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago