[Librezale] FluxBB Euskaraz eguneratuta

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Api 11, 20:42:16, CEST 2015


Kaixo,

2010ean Librezalek PunBBren ordez FluxBB erabiltzea erabaki zuenean
Assarrek egin zuen itzulpena, baina antza denez ez zen gehiago eguneratu
eta itzulpenak ofizialtasuna galdu zuen.

Librezalen bertan aurkitu dut 1.4 bertsioaren itzulpena:
http://librezale.org/mediawiki//images/1/14/FluxBB14.tar.bz2

Ez zen asko falta zena, beraz ordu batzuk sartu ditut eta egunean dagoen
bertsioa hemen dago orain:

https://github.com/osoitz/langs/tree/master/Basque

Zalantzarik gabe nik gehitutako kateetan hanka-sartzeren bat izango da, eta
estilo arazoak ugari, inork gainbegiratu nahi badu, aurrera, denboratxo bat
itxarongo dut zerbitzari ofizialera igotzea eskatu aurretik.

Ondo izan,

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20150411/ec0ec6af/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago