[Librezale] F-Droid euskaraz

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Iga, Ira 21, 21:06:51, CEST 2014


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abuztuak 14
02:38):

Aupa zuek:
>
> Bide ez estandarretik F-Droid proiektuaren euskaraketaren egoerari buruz
> galdetu digutela ikusi dut:
> https://twitter.com/gorkaazk/status/480701514865201152
>
> Wikian semaforoa berde dago baina zalantza sortu zait egia islatzen ote
> duen (bertsioa eta esteka bat adibidez zahartuta daude):
> http://librezale.org/wiki/F-Droid
>
> Iturri-kodea gainetik begiratu dut eta eguneratuta zegoela iruditu zait:
> https://gitlab.com/fdroid/fdroidclient/tree/master/res/values-eu
>
> Baina gainbegirada bat besterik ez dut bota.
> Asier Iturraldek (euskaraketaren arduradunak wikiaren arabera) edo beste
> inork badakizue ezer honetaz?
>
> Egia esateko, nik neuk F-Droid azken bertsioa erabiltzen dut euskaraz eta
> garrantzitsuena itzulita ikusten dut baina beste gauza batzuk ez...
>

Aupa Txopi,

barkatu lehenago erantzun ez izana.

F-droid-en itzulpena lehen Pootle bidez [1] egiten zen baina ondoren
Mediawiki-ren Translate hedapena [2] erabiltzen hasi ziren.

Aldaketa gauzatu zenetik pare bat aldiz saiatu naiz saioa hasi eta
euskaraketa eguneratzen baina errorea ematen dit.

Pasahitza ahaztu zitzaidan eta aldatzeko eskaera egin nuen. Posta
elektronikoz jasotako pasahitz berriarekin saioa has dezaket baina beste
ezer egin baino lehen pasahitz berria ezarri behar dudala esaten dit.
Esandakoa zintzo bete eta gorde ematen diodanean errore-mezu bat agertzen
zait. Beste erabiltzaile bat sortu beharko dudala uste dut.

Librezaleko wiki-ko F-droid-en orria gaur gauean eguneratuko dut.

izan libre izan euskaldun

[1] https://f-droid.org/translate/eu/fdroidclient/
[2] https://f-droid.org/wiki/page/Special:Translate
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140921/bfc6fb45/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago