[Librezale] F-Droid euskaraz
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Ira 21, 21:48:28, CEST 2014
ig., 2014.eko iraren 21a 21:06(e)an, asier iturralde igorleak idatzi zuen:
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abuztuak 14
> 02:38):
>
> Aupa zuek:
>>
>> Bide ez estandarretik F-Droid proiektuaren euskaraketaren egoerari buruz
>> galdetu digutela ikusi dut:
>> https://twitter.com/gorkaazk/status/480701514865201152
>>
>> Wikian semaforoa berde dago baina zalantza sortu zait egia islatzen ote
>> duen (bertsioa eta esteka bat adibidez zahartuta daude):
>> http://librezale.org/wiki/F-Droid
>>
>> Iturri-kodea gainetik begiratu dut eta eguneratuta zegoela iruditu zait:
>> https://gitlab.com/fdroid/fdroidclient/tree/master/res/values-eu
>>
>> Baina gainbegirada bat besterik ez dut bota.
>> Asier Iturraldek (euskaraketaren arduradunak wikiaren arabera) edo beste
>> inork badakizue ezer honetaz?
>>
>> Egia esateko, nik neuk F-Droid azken bertsioa erabiltzen dut euskaraz eta
>> garrantzitsuena itzulita ikusten dut baina beste gauza batzuk ez...
>>
>
> Aupa Txopi,
>
> barkatu lehenago erantzun ez izana.
>
> F-droid-en itzulpena lehen Pootle bidez [1] egiten zen baina ondoren
> Mediawiki-ren Translate hedapena [2] erabiltzen hasi ziren.
>
> Aldaketa gauzatu zenetik pare bat aldiz saiatu naiz saioa hasi eta
> euskaraketa eguneratzen baina errorea ematen dit.
>
> Pasahitza ahaztu zitzaidan eta aldatzeko eskaera egin nuen. Posta
> elektronikoz jasotako pasahitz berriarekin saioa has dezaket baina beste
> ezer egin baino lehen pasahitz berria ezarri behar dudala esaten dit.
> Esandakoa zintzo bete eta gorde ematen diodanean errore-mezu bat agertzen
> zait. Beste erabiltzaile bat sortu beharko dudala uste dut.
>
> Librezaleko wiki-ko F-droid-en orria gaur gauean eguneratuko dut.
>
> izan libre izan euskaldun
>
> [1] https://f-droid.org/translate/eu/fdroidclient/
> [2] https://f-droid.org/wiki/page/Special:Translate
Aupa Asier:
Eskerrik asko erantzuteagatik. F-Droideko wikia ondo ez badabil,
F-Droid-ekoei esatea ondo legoke, agian zuk duzun arazo berdina duen
(edo edukiko duen) jendea egongo baita.
Egin ezazu ondoen datorkizuna. F-Droid gero eta hobeto dabil eta merezi
duen proiektua dela uste dut. Animo!
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago