[Librezale] WordPress 4.0 irten da

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Ast, Ira 4, 20:28:38, CEST 2014


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 4
20:23):

> og., 2014.eko iraren 04a 20:12(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
> > Irten da 4.0 bertsioa, eta euskarazko bertsioa ere prest dago.
> >
>
> Pozten naiz. Baina inork egin du proba blog bat bertsio horrekin
> instalatzen egin diren euskaraketa berri guztiak benetan ondo ikusten
> diren egiaztatzeko eta abar? Nik urrats ezinbestekoa ikusten dut eta ez
> dakit inork egin ote duen.
>

Bai, instalazio proba bat egin dut, itzulpenak hor daude eta ikusten dira.
Gainera instalatu eta berehala itzulpenen eguneraketa bat zegoela esan
dit... ez dut ulertzen oso ondo zergatik esan didan hori, wp paketea
orduantxe bertantxe eginda zegoen-eta.



>
> Nik orain wp-config.php fitxategiaren euskaraketa amaitu berri dut eta
> SVNaren egoera aztertuko dut, bertan fitxategi batzuk baitaude eta
> batzuk eguneratu edo ezabatu beharko liratekeela uzte baitut.
>
> Mikel, zuk zer egin duzu SVNan? wp-config.php fitxategiko WPLANG lerroa
> kendu ala beste norbaitek egin du? Ez nuke inoren lana zapaldu nahi.
>

Bai, eginda dago hau.


>
> Bide batez, honen gainean bazaude, agian dagoeneko jakingo duzu wp-admin
> karpetako setup-config.php fitxategi hau dagoen bezala utzi, eguneratu
> edo kendu behar ote dugun:
>
> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/trunk/dist/wp-admin/setup-config.php
>

Instalazioa hutsetik egin dut euskarazko paketearekin, eta instalazioko
pantaila guztiak ere itzulita zeuden, eta horiek dira setup-config.php
horretan agertzen direnak.


Mikel


-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140904/da67d2be/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago