[Librezale] WordPress 4.0 irten da

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Ira 4, 20:23:26, CEST 2014


og., 2014.eko iraren 04a 20:12(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
> Irten da 4.0 bertsioa, eta euskarazko bertsioa ere prest dago.
> 

Pozten naiz. Baina inork egin du proba blog bat bertsio horrekin
instalatzen egin diren euskaraketa berri guztiak benetan ondo ikusten
diren egiaztatzeko eta abar? Nik urrats ezinbestekoa ikusten dut eta ez
dakit inork egin ote duen.

Nik orain wp-config.php fitxategiaren euskaraketa amaitu berri dut eta
SVNaren egoera aztertuko dut, bertan fitxategi batzuk baitaude eta
batzuk eguneratu edo ezabatu beharko liratekeela uzte baitut.

Mikel, zuk zer egin duzu SVNan? wp-config.php fitxategiko WPLANG lerroa
kendu ala beste norbaitek egin du? Ez nuke inoren lana zapaldu nahi.

Bide batez, honen gainean bazaude, agian dagoeneko jakingo duzu wp-admin
karpetako setup-config.php fitxategi hau dagoen bezala utzi, eguneratu
edo kendu behar ote dugun:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/trunk/dist/wp-admin/setup-config.php

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago