[Librezale] CyannogenMod11 euskaratzen dabiltza
Joxe Rojas
joxerg a bildua gmail.com
Al, Ira 1, 14:03:58, CEST 2014
Uste dut ona litzatekeela berrerabili daitekeen guztia berrerabiltzea orain
dagoen moduan, eta gero erabili ahala ikuste non behar diren
zuzenketa/orrazketak.
Atzo bertan abisu bat bidali zuten CMren itzulpen gunetik, esanez kate
gutxi batzuk gehitu dituztela eta egunotan itzuliz gero, laster irten behar
den CM11 M10 releasean txertatuko dituztela (pentsatzen dut horretarako
Android oinarri guztia ere euskaratuta behar dutela, noski)
Joxe
Urtzi Odriozola<urtzi.odriozola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko irailak 1 13:20):
> Kaixo!!
>
> Mundiala!! Aizue kontu bat, hemendik zerbait berziklatu beharko genuke ez?
> Dena dago itzulita eta... kalitatea ere begiratu beharko da baina, lan
> handia aurreratu daiteke: http://pootle.librezale.org/projects/android/
>
> Kontua da, hor .po formatuan daudela gordeta. XML formatuan ere lortu
> ditzaket, lan hori ere aurretik egina dago eta.
>
>
> Joxe Rojas<joxerg a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abuztuak
> 18 16:49):
>
> Epale!
>>
>> Kasu berean nago ni, eta ezusteko handia hartu nuen aurrekoan ikusi
>> nuenean lan pilo bat aurreratuta zegoela.
>>
>> Egiteko dagoen zati hori dela eta… ideia ona litzateke androideuskaraz
>> proiektuko jendearekin hitz egitea ezta? Suposatzen da (bueno, edo hala
>> uste dut nik), sistemaren beraren euksaraketa oso aurreratua dutela…
>>
>> Joxe
>>
>>
>> El 18/08/2014, a las 16:09, Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com> escribió:
>>
>> Kaixo,
>>
>> Aurreko egunean Cyannogenmod instalatu nuen Samsung batean eta amorru
>> handia eman zidan sakelakoa Euskaraz jartzeko aukera galtzea.
>>
>> Beraz, asko poztu ninduen Cyannogenmod11 euskaratzeko proiektu bat
>> martxan dagoela ikusteak.
>>
>> Crowdin bidez egiten dira Cyannogen sistemaren itzulpenak, eta euskararen
>> kasuan bi proiektutan dago banatuta .
>>
>> Alde batetik CyannogenMod sistemari propioak zaizkion kateak:
>> http://translate.cyanogenmod.org/project/cyanogenmod/eu
>>
>> Bestetik Android itzulpen ofiziala ez duten hizkuntzek itzuli behar
>> dituzten kateak:
>> http://translate.cyanogenmod.org/project/cyanogenmod-aosp/eu
>>
>> Lehenbizikoa ia bukatuta dute jada, eta bigarrenean dena dago egiteko.
>> Nik ostiralean AOSP proiektuaren atean jo nuen, eta gaur sarbidea banuela
>> ikusita kate batzuk itzultzen ibili naiz.
>>
>> Osoitz
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
--
Joxe Rojas
http://www.teknopata.net
joxerg a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140901/44107404/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago