[Librezale] WordPress 4.0 bertsioaren garapena aurreratua

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Ira 2, 22:47:24, CEST 2014


Kaixo:

Mikel Larreategik hemen azaldu zuen bezala, WordPress 4.0 bertsioaren
garapena aurrera doa. Lokalizazioari dagokionez berritasun dezente
ekarriko ditu[1] eta beraz, euskarazko erabiltzaileontzat interesgarria
izango da. Ez dago argitaratzeko data ofizialik baina bihar bertan ez
bada (irailaren 3a aipatu zuen batek [2]), egun gutxi falta direla dirudi.

Azken asteotan ateratako kate berriak euskaratzen saiatu naiz baina ez
zait posible izan. Oraintxe bertan 37 kate hauek bakarrik falta dira
baina ni lotara noa eta ez dut biharko amaituko. Norbaitek euskaraketa
azkentzeko gogoak baditu, ez moztu!

Agian 4. bertsioa ez da bihar aterako eta aterako balitz ere ez daukagu
egun berean euskarazko bertsioa zertan atera behar. Beraz, laguntzea
posible bazaizue aurrera.

Nik oraindik ez dut RC bertsioaren instalazio bat egin kateak nola
ikusten diren egiaztatzeko. Euskaraketa guztia ontzat emateko, ondo
legoke norbaitek ohi bezala probak egingo balitu itzulpena publikoa egin
aurretik.

Gabon,

Txopi.

[1] http://wordpress.org/news/2014/07/wordpress-4-0-beta-1/
[2] http://make.wordpress.org/polyglots/2014/08/27/wordpress-4-0-rc-is-out/


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago