[Librezale] WordPress 4.0 bertsioaren garapena aurreratua

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Ast, Ira 4, 08:45:43, CEST 2014


Gauerdian idatzi dute wp-polyglots-en, eta 14 bat ordu omen daude
itzulpenak bukatzeko,  hemen erreferentzia :
http://make.wordpress.org/polyglots/2014/09/03/you-have-about-14-hours-to-complete-your/

--
Mikel Larreategi
El 02/09/2014 22:47, "Txopi" <txopi a bildua sindominio.net> escribió:

> Kaixo:
>
> Mikel Larreategik hemen azaldu zuen bezala, WordPress 4.0 bertsioaren
> garapena aurrera doa. Lokalizazioari dagokionez berritasun dezente
> ekarriko ditu[1] eta beraz, euskarazko erabiltzaileontzat interesgarria
> izango da. Ez dago argitaratzeko data ofizialik baina bihar bertan ez
> bada (irailaren 3a aipatu zuen batek [2]), egun gutxi falta direla dirudi.
>
> Azken asteotan ateratako kate berriak euskaratzen saiatu naiz baina ez
> zait posible izan. Oraintxe bertan 37 kate hauek bakarrik falta dira
> baina ni lotara noa eta ez dut biharko amaituko. Norbaitek euskaraketa
> azkentzeko gogoak baditu, ez moztu!
>
> Agian 4. bertsioa ez da bihar aterako eta aterako balitz ere ez daukagu
> egun berean euskarazko bertsioa zertan atera behar. Beraz, laguntzea
> posible bazaizue aurrera.
>
> Nik oraindik ez dut RC bertsioaren instalazio bat egin kateak nola
> ikusten diren egiaztatzeko. Euskaraketa guztia ontzat emateko, ondo
> legoke norbaitek ohi bezala probak egingo balitu itzulpena publikoa egin
> aurretik.
>
> Gabon,
>
> Txopi.
>
> [1] http://wordpress.org/news/2014/07/wordpress-4-0-beta-1/
> [2]
> http://make.wordpress.org/polyglots/2014/08/27/wordpress-4-0-rc-is-out/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140904/17e1852e/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago