[Librezale] Enkontru iberiarra
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Urr 6, 23:20:26, CEST 2014
Aupa,
Pasa den asteburuan ospatu berri da iberiar penintsulako hizkuntza
minorizatuen software libre lokalizatzaileen biltzarra. Galiziako Trasnok
gauzak ondo baino hobeto zeuzkan antolatuta Asturia, Aragoi, Katalunia eta
EHko partaideak etxean bezala sentitzeko. Pena ni izatea euskaldun
bakarra bertan...
Helburua elkarrengandik ikasi eta puntu amankomunetan elkarlanerako bideak
bilatzea zen.
Batetik gaikako saio edo hizketaldiak izan ziren (Mozilla, LibreOffice,
Debian) eta proiektu hauetako arazo/konponbide zehatzak azaleratu ziren.
Mozillakoa adibidez talde asturiarrarentzat oxigenoa izan zen, taldean
apenas ezagutza teknikorik ez dutenez erabat galduta baitzebiltzan.
Bestetik tresnen inguruko aurkezpenak egin ziren, tutorial modukoak kasi,
nire iritzian soberan zeudenak akaso.
Eta azkenik terminologia eta itzulpen-memorien inguruan ere aritu ginen.
Ziurrenik hemendik ikas genezake gehien, katalanen bidetik jarraituta.
Izan ere, azken hilabeteotan itzulpen-memorien biltegi automatizatu bat
jarri dute martxan:
http://www.softcatala.org/recursos/memories.html
Lokalizatutako SLko proiektuen zerrenda bat daukate, aurrez gainbegiratua
noski (hizkuntza-trollek kontaminatutako kasuak ekiditeko), eta horretan
oinarrituta hainbat scriptek bilaketa-indize bat sortzen dute astean
behin. Horrela, memoria horiek guztiak aldi berean kontsultatzeko modua
dago.
Kontsultarako ez ezik, akatsak eta proiektuen arteko inkonsitentziak
topatu eta azaleratzeko ere balio du tresnak. Lokalizazioen azken
eguneraketa-data ere azaltzen denez, hilda egon daitezkeen proiektuen
berri ere ematen du.
Memoriatik abiatuta, eta albo-ondorio gisa (hau ez baitzen hasierako
helburua inolaz ere), termino erabilienen zerrenda ere badaukate:
http://www.softcatala.org/recursos/terminologia.html
Hauek gainera SCko eta hortik kanpoko proiektuen artean bereizten dira.
Pertsonalki tresna hau eduki beharrekoa iruditzen zait. Noski, guztia SLa
da eta gure zerbitzarian instala genezake, baina hortik harago joan zen
gure eztabaida, Galiziarrak ere interesa baitute halako tresna bat izateko
eta erronka SCko tresna beste hizkuntzekin lan egiteko prestatzea
litzateke, zerbitzari bakarrean mundu guztiak kontsultak egin ahal
izateko.
Beste hobekuntza nabarmen bat ere eskertuko luke honek, aplikazioetatik
datuak zuzenean kontsultatu ahal izateko APIa.
SCkoekin izandako beste hizketaldi batean, zerrenda honetan aurrez aipatu
izan dudan Windowserako Catalanitzador-aren [1] arrakastaz aritu ginen eta
ze nolako ekarpena egiten dion hizkuntzari berari, bisibilidade
agerikoagoa emanaz. Bikaina litzateke hau gurera ekartzea, informatika
ikasle baten karrera amaierako proiektu gisa primeran enkajatuko luke
(@ehu.es eta enparauentzat mezua).
Noski, beti bezala, intentzioen adierazpenak egin eta hitz onak izatea
erraza da, baina Iņigo asturiarrak esan zuen moduan, hemendik aurrera
lana, lana eta lana egin behar dugu.
Izan ondo librezale,
Julen.
[1] http://catalanitzador.softcatala.org/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago