[Librezale] Enkontru iberiarra

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Al, Urr 6, 23:36:57, CEST 2014


Milesker laburpenarengatik Julen!

Softcatalakoen tresna hori edukitzea izugarria litzake! Nik azkenaldian 
deskubritu ditudan bi tresna erabiltzen ditut (Euskalbar-koez gain) 
zalantzak ditudanean: transvision.mozfr.org eta Ubuntun 
translations-search aplikazioa. Noski, bi hauek mugatuta daude, 
lehenengoak Mozillaren itzulpenetan soilik bilatzen duelako, eta 
bigarrenak Ubunturenetan. Baina horrelako tresnek hiztegia bateratzeko 
ematen duten laguntza izugarria da.

Catalanitzador hori, ondo ulertu badut, ordenagailu/mugikorra 
katalunieraz jartzeko web bat da, ezta? Ia dena automatikoki egingo 
duena, erabiltzaileari modu erraz bat emanez sistema katalanez jartzeko.
Ideia bikaina da, baina denbora eskatzen duena. EHUkoren bat animatzen 
bada, kriston bultzada litzake euskararentzat ordenagailuen munduan :)

Ondo izan,
Ibai

al., 2014.eko urrren 06a 23:20(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Aupa,
>
> Pasa den asteburuan ospatu berri da iberiar penintsulako hizkuntza
> minorizatuen software libre lokalizatzaileen biltzarra. Galiziako Trasnok
> gauzak ondo baino hobeto zeuzkan antolatuta Asturia, Aragoi, Katalunia eta
> EHko partaideak etxean bezala sentitzeko. Pena ni izatea euskaldun
> bakarra bertan...
>
>
> Helburua elkarrengandik ikasi eta puntu amankomunetan elkarlanerako bideak
> bilatzea zen.
>
> Batetik gaikako saio edo hizketaldiak izan ziren (Mozilla, LibreOffice,
> Debian) eta proiektu hauetako arazo/konponbide zehatzak azaleratu ziren.
> Mozillakoa adibidez talde asturiarrarentzat oxigenoa izan zen, taldean
> apenas ezagutza teknikorik ez dutenez erabat galduta baitzebiltzan.
>
> Bestetik tresnen inguruko aurkezpenak egin ziren, tutorial modukoak kasi,
> nire iritzian soberan zeudenak akaso.
>
> Eta azkenik terminologia eta itzulpen-memorien inguruan ere aritu ginen.
> Ziurrenik hemendik ikas genezake gehien, katalanen bidetik jarraituta.
> Izan ere, azken hilabeteotan itzulpen-memorien biltegi automatizatu bat
> jarri dute martxan:
> http://www.softcatala.org/recursos/memories.html
>
> Lokalizatutako SLko proiektuen zerrenda bat daukate, aurrez gainbegiratua
> noski (hizkuntza-trollek kontaminatutako kasuak ekiditeko), eta horretan
> oinarrituta hainbat scriptek bilaketa-indize bat sortzen dute astean
> behin. Horrela, memoria horiek guztiak aldi berean kontsultatzeko modua
> dago.
>
> Kontsultarako ez ezik, akatsak eta proiektuen arteko inkonsitentziak
> topatu eta azaleratzeko ere balio du tresnak. Lokalizazioen azken
> eguneraketa-data ere azaltzen denez, hilda egon daitezkeen proiektuen
> berri ere ematen du.
>
> Memoriatik abiatuta, eta albo-ondorio gisa (hau ez baitzen hasierako
> helburua inolaz ere), termino erabilienen zerrenda ere badaukate:
> http://www.softcatala.org/recursos/terminologia.html
>
> Hauek gainera SCko eta hortik kanpoko proiektuen artean bereizten dira.
>
> Pertsonalki tresna hau eduki beharrekoa iruditzen zait. Noski, guztia SLa
> da eta gure zerbitzarian instala genezake, baina hortik harago joan zen
> gure eztabaida, Galiziarrak ere interesa baitute halako tresna bat izateko
> eta erronka SCko tresna beste hizkuntzekin lan egiteko prestatzea
> litzateke, zerbitzari bakarrean mundu guztiak kontsultak egin ahal
> izateko.
>
> Beste hobekuntza nabarmen bat ere eskertuko luke honek, aplikazioetatik
> datuak zuzenean kontsultatu ahal izateko APIa.
>
> SCkoekin izandako beste hizketaldi batean, zerrenda honetan aurrez aipatu
> izan dudan Windowserako Catalanitzador-aren [1] arrakastaz aritu ginen eta
> ze nolako ekarpena egiten dion hizkuntzari berari, bisibilidade
> agerikoagoa emanaz. Bikaina litzateke hau gurera ekartzea, informatika
> ikasle baten karrera amaierako proiektu gisa primeran enkajatuko luke
> (@ehu.es eta enparauentzat mezua).
>
> Noski, beti bezala, intentzioen adierazpenak egin eta hitz onak izatea
> erraza da, baina Iņigo asturiarrak esan zuen moduan, hemendik aurrera
> lana, lana eta lana egin behar dugu.
>
>
> Izan ondo librezale,
> Julen.
>
> [1] http://catalanitzador.softcatala.org/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago