[Librezale] Inkscape
Dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Al, Aza 3, 09:56:59, CET 2014
Egunon Asier,
Jatorrizko mezua: ig., 2014-11-02 13:23 +0100, egilea: Asier Sarasua
Garmendia
> Inkscape marrazketa bektorialerako aplikazio bat da, marrazkiak egiteko
> nahikotxo erabiltzen dena (beno, nik behintzat erabiltzen dut XD ).
>
> Azken bertsio egonkorra 2010ean argitaratu zuten, eta bazirudien
> garapena nahiko motelduta zebilela, baina azken urtean bultzadatxo bat
> eman diote eta badirudi abendurako-edo argitaratuko dutela bertsio
> berria.[2][3]
>
> Inkscape euskaraz dago, EJri eta EuskalGNUri esker[1].
>
> Ba al dauka inork gogorik Inkscapen euskaratzea eguneratzeko? Nik
> badaezpada erronka botatzen dut, ea inork lekukoa hartzen duen.
Azken euskaraketaz neu arduratu nintzen (0.48 bertsioa), eta saiatuko
naiz hurrengo 0.91 bertsiorako (0.49 izan beharkolukeena) ere prest
edukitzea.
Ondo izan,
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago