[Librezale] Inkscape

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Iga, Aza 2, 13:23:47, CET 2014


Egunon,

Inkscape marrazketa bektorialerako aplikazio bat da, marrazkiak egiteko 
nahikotxo erabiltzen dena (beno, nik behintzat erabiltzen dut XD ).

Azken bertsio egonkorra 2010ean argitaratu zuten, eta bazirudien 
garapena nahiko motelduta zebilela, baina azken urtean bultzadatxo bat 
eman diote eta badirudi abendurako-edo argitaratuko dutela bertsio 
berria.[2][3]

Inkscape euskaraz dago, EJri eta EuskalGNUri esker[1].

Ba al dauka inork gogorik Inkscapen euskaratzea eguneratzeko? Nik 
badaezpada erronka botatzen dut, ea inork lekukoa hartzen duen.

[1]http://bazaar.launchpad.net/~inkscape.dev/inkscape/trunk/view/head:/po/eu.po
[2]https://inkscape.org/en/develop/next-release/
[3]http://sourceforge.net/p/inkscape/mailman/message/32988384/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago