[Librezale] [Filezilla] Re: software libreko lokalizazioak direla eta

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 31, 12:56:00, CEST 2014


Kaixo,

Filezillako Tim-ekin jarri nintzen kontaktuan, itzulpenean dauden arazo
pare bat aipatu nizkion eta aurreko bertsiorik gordetzen zuen galdetu nion,
horrek zuzenketa lana erraztuko zuelako.

Subversion bidez itzulpenaren aurreko bertsioak lortzea bazegoela erantzun
zidan atzo:

URL: http://svn.filezilla-project.org/svn/FileZilla3/trunk

Nigatik primeran itzulpen lana ikasle honek egiten badu, izan ere denboraz
apur bat larri nabil. Baina ardura beste inork hartzen ez badu ni neu
joango naiz txiri txiri.

Ez dago jakiterik Filezillarekin VLCrekin izan zen mobida bera izango ote
den, baina aurrekari horrekin Tim-ek egoera ulertuko duelakoan nago.

Ondo segi,

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140531/5c1eb5fd/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago