[Librezale] [Mozilla euskaraz] proiektua birplanteatzen

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Maiatza 30, 08:44:47, CEST 2014


Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.net> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 27 08:11):
>
> Hasieratik bukaerara Ibairekin ados.
>
> Beraz Ibaiek esandakoez gain:
> + Ahal diren itzulpen lan guztiak locamotion.org bitartez egitea.
> + Arduradun bat izendatzea itzulpenak egiten hasteko etxafleroa botatzeko
> eta epeak ezartzeko.

Nik egin dezaket hasieran, baina beste edonork ere egin lezake
etorkizunean, are gehiago ikusita Dwaynek mezua bidaliko diela
proiektuetan parte hartu duten guztiei.

> + Ziur nago arduradun bakoitzari Julenek emango diola hasieran jarraibideak.
> (nolabaiteko zerbait egin beharko baita bertsio aldaketak ematen
> direnean....)

Nolabaiteko zerbait hori sinplea da: itzuli, lana probatu eta zuzenketak egin.

> + locamotion bidez bada, calendar ardura berriz hartzeko prest nago.

Hau berri ona :)


Egia esate aldera erreakzio gehiago espero nuen hari honetan baina
badirudi begi onez ikusten duzuela locamotion.org-era trantsizioa
egitea. Asteburua utziko dut jendeak iritzi gehiago emateko epea izan
dezan eta kontrakorik ez bada esaten, datorren aste hasieran bertan
eskatuko diot Dwaynei hurrengo ziklorako euskara ere sar dezan.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago