[Librezale] [Mozilla euskaraz] proiektua birplanteatzen
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
As, Maiatza 27, 08:11:39, CEST 2014
2014/05/26 22:24(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
> Gabon,
>
> Milesker mezua idazteko hartutako denboragatik, Julen. Oso argi azaldu
> duzu gaur egungo egoera zein den, ea denon artean antolatu eta
> proiektuak aurrera ateratzeko gai garen. Erantzuna lerro artean:
>
> 14-05-26 21:26:07 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
>>
>> 1. Produktuen lokalizazio-lanak mozilla.locamotion.org zerbitzarira
>> eramatea. Hau erlatiboki berria den zerbait da eta azalpena merezi du:
>>
> Nire ustez, inongo zalantzarik gabe, BAI. "Produktuen
> lokalizazio-lanak" diozunean zeintzuei buruz ari zara? Firefoxez gain
> Thunderbird eta Calendar ere bai? Hau da, proiektu hauek uzten
> dituzunean egin beharko dena itzuli eta dena ondo dagoela kontrolatzea
> izango da? (webgunean sartuta ikusi dut Thunderbird eta Lightning
> daudela, baina hau horrela dela ziurtatu nahiko nuke)
>
>> 2. Thunderbird eta Calendarren eguneraketak lantzeari utziko diot.
>> Konpromisoa hartzen dut abuztu bukaera arte [2] honekin jarraitzeko,
>> baina irailetik aurrera edo beste norbaitek hartzen du ardura edo
>> umezurtz geratuko dira.
> Nik Thunderbird egunero erabiltzen dut. Baina Firefox OSn lagundu behar
> badut ez dakit dena egiteko gai izango naizen, beraz beste inor
> animatzen bada hobeto. Calendar ez dut erabiltzen, eta erabiltzen ez
> duzun zerbaiten ardura hartzea ez da oso ideia ona izaten.
>
>
>> 3. Firefoxen (mahaigaina, Android) ardurarekin jarraitzeko asmo sendoa
>> daukat. Beharbada nahiago dut orain bezala jarraitu produktu honekin
>> (hau da, lana offline eginez zerbitzaririk kanpo), ohitura kontuagatik
>> batez ere.
> Bikain
>
>> 4. Firefox OSen ardura beste norbait(zu)ek hartzea gustatuko
>> litzaidake. Proiektuan laguntzeko prest nago, baina gustura ikusiko
>> nuke beste edonor koordinazio-lanetan. Oinarria ipinita dago.
> Uste dut hau oso proiektu handia dela, beraz hemen pertsona bat baino
> gehiago egon beharko ginateke. Arazoa pertsona batetik beste batera
> pasatzea ez da soluzioa.
> Taldetxo bat sortzen bada dena koordinatzeko, ni prest nago talde
> horretan parte hartzeko. Baina bakarrik ezingo nuke.
>
>
> Webeko itzulpenak normalean gutxi izaten dira (Australis dela-eta lan
> dexente egon da, baina hau ez da ohikoa), beraz alde horretatik ez dago
> arazorik. Eta laguntzarako webgunearekin oraindik ez dut oso argi zer
> egin behar duten, baina iruditzen zait hemen aipatutako proiektuek
> askoz garrantzia gehiago dutela webguneek baino.
> Marketplace-aren itzulpena aurrera doa poliki-poliki, eta behintzat
> garrantzitsuena eginda dago. Osoitzek ere lagundu dit
> itzulpen-proposamenak eginda, eta horrela askoz errazagoa da.
>
>
> Proposamen bat egitekotan, aspaldian egiten ez dugun zerbait da
> (nigandik hasita), itzultzeko zerbait dagoenean zerrendara idatzi eta
> laguntza eskatzea.
> Ni Librezalera sartu nintzenean mezu asko egoten ziren itzultzeko
> laguntza eskatzeko. Iruditzen zait batzuetan ez dugula idazten
> pentsatzen dugulako "lan gutxi da, ez du merezi", baina mezu horiek
> zerrenda aktibo mantentzen dute.
> Orain locamotion-en jartzen badira proiektuak, denok itzuli ahal
> izateko, interesgarria izan liteke zerrendara idaztea itzulpena
> osatzeko epea zein den esanez (adb. "ekainaren 15erako Firefox OSren
> bertsio berrirako kateak osatuta egon behar dira"). Uste dut horrela
> itzulpenak egitera jende gehiago animatuko dela. Horrelako mezuek
> "lozorrotik" irteten laguntzen gaituzte ;)
>
>
> Ibai.
>
>
Hasieratik bukaerara Ibairekin ados.
Beraz Ibaiek esandakoez gain:
+ Ahal diren itzulpen lan guztiak locamotion.org bitartez egitea.
+ Arduradun bat izendatzea itzulpenak egiten hasteko etxafleroa
botatzeko eta epeak ezartzeko.
+ Ziur nago arduradun bakoitzari Julenek emango diola hasieran
jarraibideak. (nolabaiteko zerbait egin beharko baita bertsio aldaketak
ematen direnean....)
+ locamotion bidez bada, calendar ardura berriz hartzeko prest nago.
izan libre izan euskaldun!
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago