[Librezale] [Mozilla euskaraz] proiektua birplanteatzen

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Maiatza 30, 08:37:59, CEST 2014


Aupa,

Barkatu, jai-egunak suertatu zaizkit tartean eta ez diot mezu honi
lehenago heltzerik izan.

Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 26 22:24):
> Gabon,
>
> Milesker mezua idazteko hartutako denboragatik, Julen. Oso argi azaldu duzu
> gaur egungo egoera zein den, ea denon artean antolatu eta proiektuak aurrera
> ateratzeko gai garen. Erantzuna lerro artean:
>
> 14-05-26 21:26:07 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
>
>>
>>
>> 1. Produktuen lokalizazio-lanak mozilla.locamotion.org zerbitzarira
>> eramatea. Hau erlatiboki berria den zerbait da eta azalpena merezi du:
>>
>
> Nire ustez, inongo zalantzarik gabe, BAI. "Produktuen lokalizazio-lanak"
> diozunean zeintzuei buruz ari zara? Firefoxez gain Thunderbird eta Calendar
> ere bai? Hau da, proiektu hauek uzten dituzunean egin beharko dena itzuli
> eta dena ondo dagoela kontrolatzea izango da? (webgunean sartuta ikusi dut
> Thunderbird eta Lightning daudela, baina hau horrela dela ziurtatu nahiko
> nuke)

Thunderbird eta Calendar eta hor daude, bai. Ziklo bakoitzaren epeen
barruan itzuli eta probatu, hori da egin beharreko bakarra.

>
>> 4. Firefox OSen ardura beste norbait(zu)ek hartzea gustatuko
>> litzaidake. Proiektuan laguntzeko prest nago, baina gustura ikusiko
>> nuke beste edonor koordinazio-lanetan. Oinarria ipinita dago.
>
>
> Uste dut hau oso proiektu handia dela, beraz hemen pertsona bat baino
> gehiago egon beharko ginateke. Arazoa pertsona batetik beste batera pasatzea
> ez da soluzioa.
> Taldetxo bat sortzen bada dena koordinatzeko, ni prest nago talde horretan
> parte hartzeko. Baina bakarrik ezingo nuke.

Ulertzekoa da. Ea ba inor gehiago animatzen den honetan laguntzera.
Locamotion-era mugitzeak bisibilitatea emango dio kontuari behintzat.

>
> Proposamen bat egitekotan, aspaldian egiten ez dugun zerbait da (nigandik
> hasita), itzultzeko zerbait dagoenean zerrendara idatzi eta laguntza
> eskatzea.
> Ni Librezalera sartu nintzenean mezu asko egoten ziren itzultzeko laguntza
> eskatzeko. Iruditzen zait batzuetan ez dugula idazten pentsatzen dugulako
> "lan gutxi da, ez du merezi", baina mezu horiek zerrenda aktibo mantentzen
> dute.
> Orain locamotion-en jartzen badira proiektuak, denok itzuli ahal izateko,
> interesgarria izan liteke zerrendara idaztea itzulpena osatzeko epea zein
> den esanez (adb. "ekainaren 15erako Firefox OSren bertsio berrirako kateak
> osatuta egon behar dira"). Uste dut horrela itzulpenak egitera jende gehiago
> animatuko dela. Horrelako mezuek "lozorrotik" irteten laguntzen gaituzte ;)

Arrazoi duzu erabat.

Locamotionen, sinkronizazioen ondoren proiektuen itzulpenean parte
hartu duten guztiei mezua bidaltzen die Dwaynek, adieraziz kate
berriak prest daudela eta X egunerako osatu behar direla beranduenez.
Mezu horren euskarazko bertsioa zerrendara bidaltzea ez litzateke lan
handia.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago