[Librezale] [Mozilla euskaraz] proiektua birplanteatzen

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Al, Maiatza 26, 22:24:50, CEST 2014


Gabon,

Milesker mezua idazteko hartutako denboragatik, Julen. Oso argi azaldu 
duzu gaur egungo egoera zein den, ea denon artean antolatu eta 
proiektuak aurrera ateratzeko gai garen. Erantzuna lerro artean:

14-05-26 21:26:07 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
>
>
> 1. Produktuen lokalizazio-lanak mozilla.locamotion.org zerbitzarira
> eramatea. Hau erlatiboki berria den zerbait da eta azalpena merezi du:
>

Nire ustez, inongo zalantzarik gabe, BAI. "Produktuen 
lokalizazio-lanak" diozunean zeintzuei buruz ari zara? Firefoxez gain 
Thunderbird eta Calendar ere bai? Hau da, proiektu hauek uzten 
dituzunean egin beharko dena itzuli eta dena ondo dagoela kontrolatzea 
izango da? (webgunean sartuta ikusi dut Thunderbird eta Lightning 
daudela, baina hau horrela dela ziurtatu nahiko nuke)

> 2. Thunderbird eta Calendarren eguneraketak lantzeari utziko diot.
> Konpromisoa hartzen dut abuztu bukaera arte [2] honekin jarraitzeko,
> baina irailetik aurrera edo beste norbaitek hartzen du ardura edo
> umezurtz geratuko dira.

Nik Thunderbird egunero erabiltzen dut. Baina Firefox OSn lagundu behar 
badut ez dakit dena egiteko gai izango naizen, beraz beste inor 
animatzen bada hobeto. Calendar ez dut erabiltzen, eta erabiltzen ez 
duzun zerbaiten ardura hartzea ez da oso ideia ona izaten.


> 3. Firefoxen (mahaigaina, Android) ardurarekin jarraitzeko asmo sendoa
> daukat. Beharbada nahiago dut orain bezala jarraitu produktu honekin
> (hau da, lana offline eginez zerbitzaririk kanpo), ohitura kontuagatik
> batez ere.

Bikain

> 4. Firefox OSen ardura beste norbait(zu)ek hartzea gustatuko
> litzaidake. Proiektuan laguntzeko prest nago, baina gustura ikusiko
> nuke beste edonor koordinazio-lanetan. Oinarria ipinita dago.

Uste dut hau oso proiektu handia dela, beraz hemen pertsona bat baino 
gehiago egon beharko ginateke. Arazoa pertsona batetik beste batera 
pasatzea ez da soluzioa.
Taldetxo bat sortzen bada dena koordinatzeko, ni prest nago talde 
horretan parte hartzeko. Baina bakarrik ezingo nuke.


Webeko itzulpenak normalean gutxi izaten dira (Australis dela-eta lan 
dexente egon da, baina hau ez da ohikoa), beraz alde horretatik ez dago 
arazorik. Eta laguntzarako webgunearekin oraindik ez dut oso argi zer 
egin behar duten, baina iruditzen zait hemen aipatutako proiektuek 
askoz garrantzia gehiago dutela webguneek baino.
Marketplace-aren itzulpena aurrera doa poliki-poliki, eta behintzat 
garrantzitsuena eginda dago. Osoitzek ere lagundu dit 
itzulpen-proposamenak eginda, eta horrela askoz errazagoa da.


Proposamen bat egitekotan, aspaldian egiten ez dugun zerbait da 
(nigandik hasita), itzultzeko zerbait dagoenean zerrendara idatzi eta 
laguntza eskatzea.
Ni Librezalera sartu nintzenean mezu asko egoten ziren itzultzeko 
laguntza eskatzeko. Iruditzen zait batzuetan ez dugula idazten 
pentsatzen dugulako "lan gutxi da, ez du merezi", baina mezu horiek 
zerrenda aktibo mantentzen dute.
Orain locamotion-en jartzen badira proiektuak, denok itzuli ahal 
izateko, interesgarria izan liteke zerrendara idaztea itzulpena 
osatzeko epea zein den esanez (adb. "ekainaren 15erako Firefox OSren 
bertsio berrirako kateak osatuta egon behar dira"). Uste dut horrela 
itzulpenak egitera jende gehiago animatuko dela. Horrelako mezuek 
"lozorrotik" irteten laguntzen gaituzte ;)


Ibai.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago