[Librezale] Marketplace itzultzen

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Maiatza 14, 23:56:35, CEST 2014


Aupa,

14-05-14 23:30:10 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> Bai, VCSra entregatzeko loturan klik eginda aldaketa git-eko biltegira
> bidali behar ditu. Probatu dut egiten orain baina errorea ematen du.
> Onena dev-l10n-web zerrendara idaztea izango da arazoaren berri
> emanez, eskuz konpondu beharko dute-eta.
>

Bai, nik probatu dut eta errore hau agertu zait: "Failed to commit to 
version control: [GIT] no changes to commit ".

Idatziko dut dev-l10n-web zerrendara. Arazo bat bestearen atzetik... ;)

> Bestalde, git-en entregatuta dagoena astean behin eguneratzen duten
> zerbitzarian. Astero heltzen dira AMO/Marketplace-en inguruko mezuak
> dev-l10n-web zerrendara eta mezuen hasieran argitzen du hau:
>
> "I am an automated script letting you know some .po files have just been
> updated.  Unless something unusual is happening, we do weekly pushes on
> Tuesdays so any strings committed by then will go live.  To give you an idea of
> the number of new strings I will calculate untranslated strings below."
>

Bai, uste dut jaso ditudala horrelako mezu batzuk... Beraz, hau 
Mozillaren webak baino dexente motelago doa... Webak itzuli eta 5 
minutura-edo ikusi ditzaket aldaketak. Pazientzia pixka batekin hartu 
beharko.

Milesker azalpenengatik!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago