[Librezale] Marketplace itzultzen

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 14, 23:30:10, CEST 2014


Aupa!

Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 14 23:19):
> Aupa Julen,
>
> Marketplace-aren itzulpenetan lehentasun handiena zuena itzuli dut
> (fireplace izenekoa). Atzo gauean bukatu nuen, baina oraindik itzulpenak
> probatzeko webgunean ez dut aldaketarik ikusten, eta dashboardean ere %42a
> soilik dagoela itzulita jartzen du.
>
> Behin itzuli ostean zerbait egin behar da? Verbatimen "Commit all to VCS"
> lotura bat dago... baina ez dakit oso ondo nola funtzionatzen duten era
> horretako itzulpenek. Badakizu zer egin behar den?
> Guzti hori nola doan azaltzen duen orriren bat badago?

Bai, VCSra entregatzeko loturan klik eginda aldaketa git-eko biltegira
bidali behar ditu. Probatu dut egiten orain baina errorea ematen du.
Onena dev-l10n-web zerrendara idaztea izango da arazoaren berri
emanez, eskuz konpondu beharko dute-eta.

Bestalde, git-en entregatuta dagoena astean behin eguneratzen duten
zerbitzarian. Astero heltzen dira AMO/Marketplace-en inguruko mezuak
dev-l10n-web zerrendara eta mezuen hasieran argitzen du hau:

"I am an automated script letting you know some .po files have just been
updated.  Unless something unusual is happening, we do weekly pushes on
Tuesdays so any strings committed by then will go live.  To give you an idea of
the number of new strings I will calculate untranslated strings below."

>
> Eskerrik asko!
>
> Bide batez, oraindik ez dut Firefox OS gailua jaso, baina jasotzen dudanean
> idatziko dut posta-zerrendara, zer egin behar den galdetzeko (suposatzen dut
> beste batzuek ere duda berdinak izango dituztela).

Geeksphone-a bada, 1.4rako ROMa ipini eta kito. Baina hau beste hari
baterako gaia da :)


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago