[Librezale] Firefox OS euskaraz

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Iga, Maiatza 11, 17:35:52, CEST 2014


Neuk be geeksphone horretako bat daukat.
Aurreko egunean Mozilla Hispanoko willyk flasheatu zidan, eta orain dana
euskaraz ikusten dot.

Batzutan.. mugikorra tontotu egiten da, hori egia da.... baina oso txukun
dabil gainontzekoetan.

FirefoxOS dela eta... zerbait egin beharko genuke jendaurrean... jendeak
flipatu egingo du eta.
Mozilla hispanokoek mugikor mordoa dituzte (willyk berak bai, behinik
behin; Telefonica i+d horretan dabilelako lanean, firefoxOS garatzen)

Aurrera!

ptx


Igor Leturia<ileturia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 10 18:53):

> Nik Firefox OS zekarren Geeksphone Peak bat erosi nuen duela urtebete.
> Sistema eragilearen garapeneko bertsio bat jarri nion euskaraz izateko,
> baina berriz atzera egin behar izan nuen berriarekin kamera ez zebilelako
> ongi. Orain 1.4 bertsioa jarrita, berriz ere euskaraz dut telefonoa, a ze
> gozada! Eskerrik asko, Librezale!
>
> Momentuz ez dut euskararen inguruko akatsik ikusi, baina ikusiz gero ez
> dakit non reportatu beharko nituzkeen edo nik zuzenean konpon ditzakedan
> online nobait...
>
> Zuzentzaileari dagokionez, ingelesezkoa aplikatzen jarraitzen du. Ez dakit
> euskarazkorik badagoen, edo berau aktibatzeko nonbait aldatu behar den
> (orain arte behintzat ez dut inoiz halakorik ikusi).
>
>     Igor Leturia
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>


-- 
*patxi gaztelumendi*
www.gaztelumendi.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140511/544a4afe/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago