[Librezale] Firefox OS euskaraz

Igor Leturia ileturia a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 10, 18:53:52, CEST 2014


Nik Firefox OS zekarren Geeksphone Peak bat erosi nuen duela urtebete.
Sistema eragilearen garapeneko bertsio bat jarri nion euskaraz izateko,
baina berriz atzera egin behar izan nuen berriarekin kamera ez zebilelako
ongi. Orain 1.4 bertsioa jarrita, berriz ere euskaraz dut telefonoa, a ze
gozada! Eskerrik asko, Librezale!

Momentuz ez dut euskararen inguruko akatsik ikusi, baina ikusiz gero ez
dakit non reportatu beharko nituzkeen edo nik zuzenean konpon ditzakedan
online nobait...

Zuzentzaileari dagokionez, ingelesezkoa aplikatzen jarraitzen du. Ez dakit
euskarazkorik badagoen, edo berau aktibatzeko nonbait aldatu behar den
(orain arte behintzat ez dut inoiz halakorik ikusi).

    Igor Leturia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140510/9316cb5e/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago