[Librezale] Firefox OS euskaraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Iga, Maiatza 11, 22:58:04, CEST 2014


Aupa Igor!

Igor Leturia<ileturia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 10 18:53):
>
> Momentuz ez dut euskararen inguruko akatsik ikusi, baina ikusiz gero ez
> dakit non reportatu beharko nituzkeen edo nik zuzenean konpon ditzakedan
> online nobait...

Hau nola egin proiektuan parte hartu nahi duen ororen esku dago.
Momentuz zerrendara idatzita konponduko gara baina aurrera begira
zerbait eraginkorragoa planteatu behar da. Ea datozen egunetan honen
inguruko proposamen bat egiteko moduan naizen.

Akatsen inguruan aipatu, hizkuntzaren alorra alboratuta, testuaren
neurriari dagozkienak ere akatsak direla. Hau da, testua egungo forman
ez bada pantailan sartzen, bestelako itzulpen bat erabili behar dela.
Mozillako QAko jendea akats hauen berri ematen ari da Bugzillan
dagoeneko eta gure hizkuntzak baditu halako zenbait akats [1]
(gehienak konponduta daude).

> Zuzentzaileari dagokionez, ingelesezkoa aplikatzen jarraitzen du. Ez dakit
> euskarazkorik badagoen, edo berau aktibatzeko nonbait aldatu behar den
> (orain arte behintzat ez dut inoiz halakorik ikusi).

Hau egiteke dago. Ikusi dudanagatik hizkuntza gehienen zuzentzaileak
Androidetik berrerabili dira script baten laguntzarekin. Gure kasuan
noski hori ez da aukera, euskara ez baitago Androiden. Aurrekoan bug
bat ireki nuen hori tratatzeko hain justu [2]. Ea zer dioten bugean
bertan, baina litekeena da guk geure kabuz zerbait sortu behar izatea.

Julen.

[1] https://bugzilla.mozilla.org/report.cgi?x_axis_field=bug_status&y_axis_field=component&z_axis_field=&query_format=report-table&status_whiteboard_type=allwordssubstr&status_whiteboard=LocRun1.4&format=table&action=wrap
[2] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1007547



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago