[Librezale] Firefox OS euskaraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Maiatza 2, 09:13:01, CEST 2014


Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 1 15:52):
>
> 14-05-01 12:42:30 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
>
>> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko apirilak 30 09:24):
>>
>> Bide batez, telefono gehiago eskuratzeko modua ere badaukagu probak
>> egiteko; animatzen zara?
>>
>
> Lehenago ezetz esan nuen, baina ikusita talde txikia garela eta gainera
> Firefox OS 1.4a euskaraz egongo dela... Telefono bat eskuratzeko aukera
> badago, eskatu bat niretzat mesedez.

Primeran! Eskatuko dut eta erantzunarekin idatziko dizut.

> Baina probak nola egin, etab. definituta dago, edo talde bakoitzak erabaki
> behar du hori? Esan nahi dut, nola dakit nik une bakoitzean zer den probatu
> beharrekoa, zein aldaketa egon diren,... Hori gutxi gora-behera definituta
> badago bikain.

Beste edozein softwaretan bezala, erabiltzea, erabiltzea eta
erabiltzea da probak egiteko modu nagusia.

Noski, badaude bestelako proba aurredefinituak ere (nahiko
aspergarriak, ez naiz oso zaletua) eta, Firefox OSren kasurako,
kanpoko QA talde batek ere kateak modu erdi-automatizatuan probatzen
ditu bertsioen argitarapenak gertatu aurretik (orain hitz egin ahala
1.4rako probak ari dira egiten, adibidez).

Esan gabe doa QA talde horrek hizkuntzaren zuzentasuna ezin duela
ebaluatu, baina bai detektatu kateek interfazean sor litzaketen
arazoak: kate luzeegiak, parametroak faltan etab. Aste honetan,
adibidez, euskararako 30 bat bug sortu dituzte kate-luzerarekin
lotutako arazoen berri emanaz.

Kate hauek probatu eta zuzentzeko modua nahiko elegantea da gainera:
1. telefonoa ordenagailura entxufatu USB bidez
2. nabigatzaileko aplikazio-kudeatzailetik gailura konektatu urruneko
konexioa erabiliz
3. telefonoko interfazea araztu beste edozein webgune egingo zenuken modura

Metodo honekin kateak momentuan alda daitezke eta emaitza telefonoan
ikus daiteke *denbora errealean*.

Interes gehiago izatekotan edo egunean egon nahi baduzu, produktuen
lokalizaziorako mozilla.dev-l10n [1] posta-zerrendara harpidetzea
gomendatuko nizuke.

> Bestalde, zeintzuk dira dauden proiektu desberdinak? Adibidez, Marketplace,
> ... Eta itzulpenak egiten ari den bakarra zu zara, Julen? Taldetxo bat
> sortzen badugu proiektu desberdin bakoitzeko arduradun bat jar dezakegu?
> Nahiz eta gero guztietan denok aritu...

Firefox OSen kasuan erabiltzaile-interfazea (Gaia) da egiteko nagusia.
Marketplace-a integraziorako estrategikoa da, baina nik dakidala ez
dute derrigortzen hau lokalizatzera. Dena den azken hau web proiektu
gisa kudeatzen da eta jakingo duzun moduan, duela gutxira arte
gehigarrien webgunearekin batera nahastuta zihoan. Orain dena
bereiztea lortu dute.

Lokalizatzeko zerrenda honetako lurkerren batek-edo laguntzeko
interesa agertu dit. Nire asmoa Mozillako produktuen lokalizazioa
birplanteatzea da, beharbada lanaren gehiengoa Translate-ko lagunek
daukaten Pootle zerbitzarira [2] mugituz eta lokaliza daitezkeen
bestelako proiektuen (batez ere webguneak) ikuspegi orokor bat
eskainiz.


Julen.

[1] https://lists.mozilla.org/listinfo/dev-l10n
[2] http://mozilla.locamotion.org/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago