[Librezale] .EUS domeinua: aitzindarien plana

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Maiatza 7, 10:38:36, CEST 2014


Nik jarraitzen dut esaten, egin duten eskaintzak... konpromiso maila bat
duela.

Hasteko eskaintza ez zaio edonori egin. Edonork dauka eskaera orain egiteko
aukera, baina horrek ez du esan nahi erantzuna horren mailakoa izango
denik, fundazioak erabakiko du nori eskaini lehen fase honetan.

Librezale-ri daukan dinamikagatik eskaini diote hori. Aukera bat da
guretzat. Eta gu aukera bat gara puntuEUS dominioaren aldeko
dinamikarentzat.

Hartu eta eman....

Prezioa dakigunean, eta boluntarioen artean zatiketa egiten dugunean... eta
nahikoa boluntario baldin bagaude... onartuko zenukete erostea?  x euro / y
boluntario >  z ¤ boluntarioko

librezale aitzindaria da sarean, normala deritzot puntuEUS komunitatean
aitzindaritza hori erakustea, ez da harrokeria, baina oso etikoa eta
normala iruditzen zait.

Enaiz hasiko dominioak behar diren eta ez eztabaidatzen. 8 urte eman ditugu
hori aldarrikatzen, eta puntuEUS bultzatzen. Lortu dugu eta orain mundu
osoan komunitate sendo bat dagoela erakutsi beharra daukagu, lehen unetik.

zorionak eta aurrera.

librezale.org
software libre eta euskalduna


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 7 10:22):

> Egun on,
>
> Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko maiatzak 6 12:07):
> > Aupa!
> >
> > gauza asko esan dira hari honetan eta esan diren denak dute egiaren
> ikuspegi
> > bat.
> >
> > nire xemeiko erdiko iritzia:
> >
> > + lehenik gerorako kosteak definitu behar dira, hurrengo urteetan
> zenbat?.
> > (barka deformazio profesionala)
> > + 2014ko hosting ordaindu berri dago eta Bixerdo eta bion ekarpenaz potea
> > 554¤
> >
> > + librezaleren errelebo generazionala prestatzen hasi beharko ginateke.
> > dominioak berak ez du jendea berez ekarriko eta gure gaitasun ekonomiko
> ona
> > zein denbora faltak zer garen eta non gauden erakusten du.
> >
> > jende berria bi perfil nagusitik (euskaltzaleak => informatikoak =>
> euskara
> > mundukoak hezkuntza/itzulpengintza...)
> >
> > nik .eus dominiorako librezale baino egokiagorik gutxi ikusten ditut,
> baina
> > erabil daigun ahalegin ekonomikoa jendea gureganatzeko.
>
>
> Aitzindarien planean sartuz gero X kopuru handi xamar bat ordaindu
> beharko genuke. Gero ez dago garbi horrek bestelako ardura
> ekonomikorik eskatzen duen domeinua berritzerako orduan. Noski, ezin
> da aurreikusi berritzeak ze aurrekontu eskatuko lukeen urteko ze hori
> eskaeraren eta erregistratzaileen arabera definituko da.
>
> Hau esanda, oraintxe bertan aitzindarien plana zama gisa ikusten ari
> naiz eta nire hasierako iritzia aldatu dut:
>
> 1. Itxuraz aurre egiteko prest gauden esfortzu ekonomikoa eskatzen du,
> baina guk ere ez dakigu zenbatekoa izango den zama hori.
> 2. Diru hori beste edozein gastutan inbertitu liteke ondo asko, are
> gehiago kontuan hartuta aitzindarien planetik kanpo beste edozein
> domeinu bezala erosteko aukera izango genukela prezio murritzagoan eta
> inongo konpromiso edo loturarik gabe.
> 3. Ez dut ikusten aitzindarien planean egote hutsak kide _aktibo_
> berriak ekarriko dituenik. Dooteok egin bezala aktibo hitza propio
> azpimarratu dut — atxikimenduen garaiotan +1a egitea sekula baino
> errazagoa da, hortik aurrera... hari hau horren isla gisa har daiteke.
>
>
> Laburbilduz, uste dut hobe dela aitzindarien planean ez sartzea eta
> horrek eskatuko lukeen aparteko denbora Librezalerekin lotutako
> jardunetan erabiltzea. Nik hala egiteko asmoa daukat behintzat.
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
*patxi gaztelumendi*
www.gaztelumendi.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140507/b7d8af81/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago