[Librezale] [Firefox 29] eguneraketa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Maiatza 6, 09:31:41, CEST 2014


Egun on,

Firefoxeko lokalizazio-arduradunak idatzi dit esanaz zenbat kausa
medio, aste honen amaieran Firefox 29.0.1 argitaratzeko beharra ikusi
dutela eta euskararako 29.0 bertsioan joatekoak ziren kateak sartuko
dituztela hor.

Ondo bidean, ostiraletik aurrera ez da hizkuntza-paketeen beharrik
izango, beraz. Orduan kendu ahal izango dugu webgune nagusiko oharra
eta, era berean, deskargako estekak 29.0.1 bertsiora bideratu ahal
izango ditugu.

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago