[Librezale] .EUS domeinua: aitzindarien plana

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 7, 10:22:02, CEST 2014


Egun on,

Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko maiatzak 6 12:07):
> Aupa!
>
> gauza asko esan dira hari honetan eta esan diren denak dute egiaren ikuspegi
> bat.
>
> nire xemeiko erdiko iritzia:
>
> + lehenik gerorako kosteak definitu behar dira, hurrengo urteetan zenbat?.
> (barka deformazio profesionala)
> + 2014ko hosting ordaindu berri dago eta Bixerdo eta bion ekarpenaz potea
> 554¤
>
> + librezaleren errelebo generazionala prestatzen hasi beharko ginateke.
> dominioak berak ez du jendea berez ekarriko eta gure gaitasun ekonomiko ona
> zein denbora faltak zer garen eta non gauden erakusten du.
>
> jende berria bi perfil nagusitik (euskaltzaleak => informatikoak => euskara
> mundukoak hezkuntza/itzulpengintza...)
>
> nik .eus dominiorako librezale baino egokiagorik gutxi ikusten ditut, baina
> erabil daigun ahalegin ekonomikoa jendea gureganatzeko.


Aitzindarien planean sartuz gero X kopuru handi xamar bat ordaindu
beharko genuke. Gero ez dago garbi horrek bestelako ardura
ekonomikorik eskatzen duen domeinua berritzerako orduan. Noski, ezin
da aurreikusi berritzeak ze aurrekontu eskatuko lukeen urteko ze hori
eskaeraren eta erregistratzaileen arabera definituko da.

Hau esanda, oraintxe bertan aitzindarien plana zama gisa ikusten ari
naiz eta nire hasierako iritzia aldatu dut:

1. Itxuraz aurre egiteko prest gauden esfortzu ekonomikoa eskatzen du,
baina guk ere ez dakigu zenbatekoa izango den zama hori.
2. Diru hori beste edozein gastutan inbertitu liteke ondo asko, are
gehiago kontuan hartuta aitzindarien planetik kanpo beste edozein
domeinu bezala erosteko aukera izango genukela prezio murritzagoan eta
inongo konpromiso edo loturarik gabe.
3. Ez dut ikusten aitzindarien planean egote hutsak kide _aktibo_
berriak ekarriko dituenik. Dooteok egin bezala aktibo hitza propio
azpimarratu dut — atxikimenduen garaiotan +1a egitea sekula baino
errazagoa da, hortik aurrera... hari hau horren isla gisa har daiteke.


Laburbilduz, uste dut hobe dela aitzindarien planean ez sartzea eta
horrek eskatuko lukeen aparteko denbora Librezalerekin lotutako
jardunetan erabiltzea. Nik hala egiteko asmoa daukat behintzat.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago