[Librezale] Sherpa Summit 2014
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 7, 09:37:29, CEST 2014
Aupa Osoitz, eskerrik asko esperientzia elkarbanatzeagatik!
Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 6 22:03):
>
> Aspaldi hemen egindako hausnarketa bat burura ekarri dit berriro Summit
> honek, gero eta gehiago hodeian dauden aplikazio itxiak gure bizitza
> betetzen doazela, hori aurkezten zuten bertan zeuden stand gehienak eta ez
> dut Euskara inon ikusi. Librezaleren estrategiaren eraginkortasuna mugatua
> dela bagenekien ordea.
Errealitatea da, bai. Esan liteke naturala ere badela: sare bidezko
konektibitatea ikaragarri hobetu da azken urteotan (batez ere
lehenengo munduan) eta kontsumitzaileari begirako softwarearen
errentabilitatea produktuetan egotetik datuetara pasa da.
Euskaratze-lanekin lotuz, honen guztiaren isla gure Pootle
zerbitzarian ere ikus daitekeela esan liteke. Software-proiektuek
garai batean posta elektroniko bidez edo CVS/SVN bidez kudeatzen
zituzten itzulpen-fitxategiak (tira, proiektu batzuk bere horretan
jarraitzen dute); gaur egun zeinahi proiektuk erabiltzen du web
bidezko plataformaren bat. Gure zerbitzariaren erabilgarritasuna
zalantzan dago; begiratu azken jardunaren data bestela.
Testuinguru horretan zailagoa da terminologia eta itzulpen-memoriak
partekatzea eta hizkuntzaren homogeneotasuna kaltetu egiten da.
Adibide gisa, Transifex erabiltzen duenak euskara batuaren aurkako
trollen batek-edo egindako gomendioak jasoko ditu itzulpen-memoriatik.
Eta hizkuntza-irizpe/-maila dexenterik edo eskarmenturik izan ezean,
halako gomendioak aintzat hartzeko arrisku handia dago.
> Esperientzia honetatik ateratako alderik positiboena Mozilla Hispanoko
> lagunekin erlazioa mantentzea litzateke. Willyk aipatu digu Mozilla
> Hispanoan badutela Firefox OS sistema eragilearen ROM ez ofizialak
> plazaratzeko asmoa, eta ROM hauetan Euskara sartzea ez litzatekela arazoa.
> Baita CyanogenMod 4 onartzen duten gailuentzat ROMak sortzea teorikoki
> posiblea litzatekeela.
ROMen asuntoa ondo dago hackeatu eta trasteatzeko, baina azken
erabiltzaileari begira ofizializazioa da bide bakarra. Honekin batera,
Firefox OSen hizkuntza-paketeak izateko aukerak ate guztiak irekiko
lizkioke edozein hizkuntzari.
> Bestalde, pare bat ikastetxe Willy hitzaldi bat emateko Bilboratzeko asmoa
> azaldu dute, ondo antolatuz gero Firefox OS tailer bat emateko ere liatu
> genezake bidai berean, bera prest agertu da egun pare batez etortzeko.
Ondo jaten emanez gero ez dut uste problema handirik izango duenik
EHra inguratzeko!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago