[Librezale] Sherpa Summit 2014
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Maiatza 7, 10:33:31, CEST 2014
Oosoitzen kronikarik ezer gutxi nire aldetik gehitzeko.
Hizkuntzari buruz.... apunte batzuk.
Sher.pa summit honetako antolatzailea Xabier uribeetxebarria da....
euskalduna... eta atzo behintzat euskaraz aritu zen mikro aurreko jardun
guzti guztietan.... iaz eta aurreko urteetan baino askoz gehiago.
Egia da ere, itzulpen kanaletan ingelesetik gaztelaniara soilik egin
zutela....
Jardunaldiaren baitan, webgunean bertan... euskara ez da esistitzen, egia
da.... baina batez ere euskaldunok ere ez dugulako horren inguruan DEUS
egiten...
Atzo Mozillako estandera agertu, gerturatu ziren asko eta asko euskaldunak
ziren. Euskal Herrikoen artean gehienak, gerturatu ziren ere hemengoak ez
diren asko... eta gaztelaniaz ere aritu ginen. Itzel ondo.
Ziurta dezaket, nire begiak eta adimenak ematen duen gaitasunarekin...
bisita gehien izan zituen gunea izan zela gurea... oso leku aproposean
jarria... eta app txiringitoen itzalgunetik urruti... gurea sarrea nagusian
zegoen....
Euskalteleko neska bat hurbildu zitzaidan, antzeko boligrafoak genituela
eta ea beraienak ziren ikustera.... eta harrituta geneukan martxarekin.
6 mugikor erakusteko, ikutzeko, frogatzeko... pegata pin boligrafo mordo
bat.... beste inork eskaintzen ez duen "maila teknikoa".... hitzaldietan
Willyk erakutsi zuena.... eta zer esateko asko.
Hitzaldien artean, Urkulluk puntuEUS aipatu zuen.... eta normala da,
munduan agertzeko modua erakusten duelako horrek. Beste hitzaldi
interesgarriago asko egon ziren, bidenabar: arduino, firefoxOS, html5....
eta beste.
*librezale eta euskara*
Euskal encounter, partyak, hackmeeting, summit eta holakoetarako pegata
modelo bat egin genezake.... identifikatzeaz gain.... euskaraz aritzen
garela -sarean ere- ikustarazteko.
Era berean... hackeatzeko be balio dezake..... euskaraz gura dugula
aldarrikatzeko, euskaraz bizitzeko...
euskaraz bizi nahi dut eredua aproposa izan daiteke... sare ikuspegi librea
emanez. Diseinatzaileren bati eska diezaiokegu.... eta azpian
librezale.orgsinatu.
*librezale jendaurrean*
Librezaleren jendaurreko jardunaz berba bat baino gehiago aditzen da
dagoeneko.
Nik gogoa daukat, gure topaketa ireki bat egiteko, tailer moduan, install
party moduan, eztabaidak bultzatu... firefoxOS, wordpress, mozilla
orokorrean.... itzulpenak egiteko ikastarotxo bat, pootle....
orain udaberria dator, uda gero... baina udazkenera begira monta dezakegu
gauza txukun bat.
Bilboko KAFE ANTZOKIA beti egon da prest horrelako elkarlanetarako, nik
neuk oso harreman ona daukat bertako kudeatzaile, propaganda talde eta
programatzaileekin.... nahi dugun egunean egin dezakegu... eta Euskal
Herri osoko librezaleak batu... ziur gai interesgarriak aterako direla.
Mozilla fundaziokoek gainera, mozilla gunera laguntza eskainiko ligukete.
Hispanoko kideek esperientzia itzela dute horretan... eta beti daude gu
laguntzeko prest, guk zerbait egin dezagun zirikatzen.... eta egia esan,
oso oso aktiboak dira horretan.
Haria irekitzen joango da agian... baina atzoko erreflexioak dira. Gaur
pantailara ekarriak.
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 7 09:37):
> Aupa Osoitz, eskerrik asko esperientzia elkarbanatzeagatik!
>
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> maiatzak 6 22:03):
> >
> > Aspaldi hemen egindako hausnarketa bat burura ekarri dit berriro Summit
> > honek, gero eta gehiago hodeian dauden aplikazio itxiak gure bizitza
> > betetzen doazela, hori aurkezten zuten bertan zeuden stand gehienak eta
> ez
> > dut Euskara inon ikusi. Librezaleren estrategiaren eraginkortasuna
> mugatua
> > dela bagenekien ordea.
>
> Errealitatea da, bai. Esan liteke naturala ere badela: sare bidezko
> konektibitatea ikaragarri hobetu da azken urteotan (batez ere
> lehenengo munduan) eta kontsumitzaileari begirako softwarearen
> errentabilitatea produktuetan egotetik datuetara pasa da.
>
> Euskaratze-lanekin lotuz, honen guztiaren isla gure Pootle
> zerbitzarian ere ikus daitekeela esan liteke. Software-proiektuek
> garai batean posta elektroniko bidez edo CVS/SVN bidez kudeatzen
> zituzten itzulpen-fitxategiak (tira, proiektu batzuk bere horretan
> jarraitzen dute); gaur egun zeinahi proiektuk erabiltzen du web
> bidezko plataformaren bat. Gure zerbitzariaren erabilgarritasuna
> zalantzan dago; begiratu azken jardunaren data bestela.
>
> Testuinguru horretan zailagoa da terminologia eta itzulpen-memoriak
> partekatzea eta hizkuntzaren homogeneotasuna kaltetu egiten da.
> Adibide gisa, Transifex erabiltzen duenak euskara batuaren aurkako
> trollen batek-edo egindako gomendioak jasoko ditu itzulpen-memoriatik.
> Eta hizkuntza-irizpe/-maila dexenterik edo eskarmenturik izan ezean,
> halako gomendioak aintzat hartzeko arrisku handia dago.
>
> > Esperientzia honetatik ateratako alderik positiboena Mozilla Hispanoko
> > lagunekin erlazioa mantentzea litzateke. Willyk aipatu digu Mozilla
> > Hispanoan badutela Firefox OS sistema eragilearen ROM ez ofizialak
> > plazaratzeko asmoa, eta ROM hauetan Euskara sartzea ez litzatekela
> arazoa.
> > Baita CyanogenMod 4 onartzen duten gailuentzat ROMak sortzea teorikoki
> > posiblea litzatekeela.
>
> ROMen asuntoa ondo dago hackeatu eta trasteatzeko, baina azken
> erabiltzaileari begira ofizializazioa da bide bakarra. Honekin batera,
> Firefox OSen hizkuntza-paketeak izateko aukerak ate guztiak irekiko
> lizkioke edozein hizkuntzari.
>
> > Bestalde, pare bat ikastetxe Willy hitzaldi bat emateko Bilboratzeko
> asmoa
> > azaldu dute, ondo antolatuz gero Firefox OS tailer bat emateko ere liatu
> > genezake bidai berean, bera prest agertu da egun pare batez etortzeko.
>
> Ondo jaten emanez gero ez dut uste problema handirik izango duenik
> EHra inguratzeko!
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
--
*patxi gaztelumendi*
www.gaztelumendi.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140507/7a5b65fe/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago