[Librezale] Sherpa Summit 2014

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
As, Maiatza 6, 22:03:52, CEST 2014


Kaixo,

Sherpa Summit-eko esperientziaren berri ematera nator.

Bertan egon gara Mozilla Hispanoko kide den Willy, Patxi eta hirurok
Mozillaren Standean.

Foro arrotza da Librezalerentzat Sherpa Summit hau, hizkuntza ofiziala
Ingelesa eta de-faktozko estandarra Gaztelania duen bilgune hau gehienbat
enpresa ekimenei ikusgarritasuna emateko pentsatuta baitago. Aurten ekimen
txikiago gehiagori eman diote hitza.

Aspaldi hemen egindako hausnarketa bat burura ekarri dit berriro Summit
honek, gero eta gehiago hodeian dauden aplikazio itxiak gure bizitza
betetzen doazela, hori aurkezten zuten bertan zeuden stand gehienak eta ez
dut Euskara inon ikusi. Librezaleren estrategiaren eraginkortasuna mugatua
dela bagenekien ordea.

Esperientzia honetatik ateratako alderik positiboena Mozilla Hispanoko
lagunekin erlazioa mantentzea litzateke. Willyk aipatu digu Mozilla
Hispanoan badutela Firefox OS sistema eragilearen ROM ez ofizialak
plazaratzeko asmoa, eta ROM hauetan Euskara sartzea ez litzatekela arazoa.
Baita CyanogenMod 4 onartzen duten gailuentzat ROMak sortzea teorikoki
posiblea litzatekeela.

Bestalde, pare bat ikastetxe Willy hitzaldi bat emateko Bilboratzeko asmoa
azaldu dute, ondo antolatuz gero Firefox OS tailer bat emateko ere liatu
genezake bidai berean, bera prest agertu da egun pare batez etortzeko.

Ah, eta baditut Firefox OS pegatina mordoa, inork nahi baditu eskatu

Ondo izan.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20140506/736bb72c/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago