[Librezale] Firefox OS euskaraz

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Maiatza 1, 15:52:05, CEST 2014



14-05-01 12:42:30 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko apirilak 30 09:24):
>> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko apirilak 29 23:08):
>>>
>>> mugikorrik gabe probatzeko aukerarik badago, Firefox OS Simulatorrekin edo?
>>> Noizbait erabili dut baina orain dela asko izan zen. Eta ikusten dut
>>> gehigarrien orriko azken bertsioa 1.1a dela...
>>
>> Bai baina oso desberdina da, nolabait. Ez nuke gomendatuko
>> lokalizazioaren benetako testingerako, ez bada aplikazioak garatzeko.
>> Simulatzailearekin ezin dira telefonoaren eginbideak probatu,
>> adibidez.
>>
>> Gehigarriaren 1.1 bertsioa soilik ikusten duzu ze hortik aurrera
>> Firefoxen garatzaile-tresnetan integratu zuten. Tresnak > Web
>> garatzailea > Aplikazio-kudeatzailean topatuko duzu.
>
> Barkatu, emandako informazioa ez da erabat zuzena:
> aplikazio-kudeatzailetik simulatzailea deskargatzeko helbide
> alternatibo batera eramaten du orain (Auroran behintzat), ez
> gehigarrien webgunera.
>
> Bide batez, telefono gehiago eskuratzeko modua ere badaukagu probak
> egiteko; animatzen zara?
>

Lehenago ezetz esan nuen, baina ikusita talde txikia garela eta gainera 
Firefox OS 1.4a euskaraz egongo dela... Telefono bat eskuratzeko aukera 
badago, eskatu bat niretzat mesedez.

Baina probak nola egin, etab. definituta dago, edo talde bakoitzak 
erabaki behar du hori? Esan nahi dut, nola dakit nik une bakoitzean zer 
den probatu beharrekoa, zein aldaketa egon diren,... Hori gutxi 
gora-behera definituta badago bikain.

Bestalde, zeintzuk dira dauden proiektu desberdinak? Adibidez, 
Marketplace, ... Eta itzulpenak egiten ari den bakarra zu zara, Julen? 
Taldetxo bat sortzen badugu proiektu desberdin bakoitzeko arduradun bat 
jar dezakegu? Nahiz eta gero guztietan denok aritu...

Ondo izan,



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago