[Librezale] Firefox OS euskaraz
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 1, 12:42:30, CEST 2014
Julen Ruiz Aizpuru<julenx at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko apirilak 30 09:24):
> Ibai Oihanguren Sala<ibai at oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko apirilak 29 23:08):
>>
>> mugikorrik gabe probatzeko aukerarik badago, Firefox OS Simulatorrekin edo?
>> Noizbait erabili dut baina orain dela asko izan zen. Eta ikusten dut
>> gehigarrien orriko azken bertsioa 1.1a dela...
>
> Bai baina oso desberdina da, nolabait. Ez nuke gomendatuko
> lokalizazioaren benetako testingerako, ez bada aplikazioak garatzeko.
> Simulatzailearekin ezin dira telefonoaren eginbideak probatu,
> adibidez.
>
> Gehigarriaren 1.1 bertsioa soilik ikusten duzu ze hortik aurrera
> Firefoxen garatzaile-tresnetan integratu zuten. Tresnak > Web
> garatzailea > Aplikazio-kudeatzailean topatuko duzu.
Barkatu, emandako informazioa ez da erabat zuzena:
aplikazio-kudeatzailetik simulatzailea deskargatzeko helbide
alternatibo batera eramaten du orain (Auroran behintzat), ez
gehigarrien webgunera.
Bide batez, telefono gehiago eskuratzeko modua ere badaukagu probak
egiteko; animatzen zara?
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago