[Librezale] Mozilla Support

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Mar 12, 08:32:19, CET 2014


Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko martxoak 11 23:18):
> Gabon,
>
> niri ere ez zait gustatzen orain nola dagoen laguntzarako webgunea, eta
> alternatiba on bat lortzen badugu, lan gutxiagorekin, baina oinarrizko
> informazioa mantenduta, askoz hobe.
>
> Nik baietz esango nieke, baina:
>
> - Aplikazioetatik edo webgunetik erreferentzia egiten zaizkien artikuluak
> itzultzeko aukera izanda (adibidez, Firefox motel abiarazten denean azaltzen
> dena, Thunderbirden hasierako orrian dagoen lotura, ...).
>
> - Ahal dela, euskarazko artikulua ez dagoenean zein hizkuntzatan irakurri
> nahi dugun artikulua galdetzea. Eta bestela, gaztelerazkora bideratzea,
> baina frantsesezkora eta ingelesezkora loturak bistan egonda.
>
> Kezkatzen nauen beste kontu bat da, behin erabiltzailea gaztelerazkora
> bideratzen badute, gero menuko lotura guztiek gaztelerazko webera egingo
> dutela erreferentzia, eta artikulua irakurri ondoren ez dela euskarazko
> bertsiora itzuliko. Agian hori ere aipa daiteke, ea zer dioten.
>
> Zuen erantzunak ikusita, zein hizkuntzatara berbideratu behar den eztabaidaz
> gain, badirudi argi daukagula web sinpleago bat behar dugula.
>
> Kontrakorik ez badiozue behintzat, bihar gauean idatziko diet goikoa
> aipatuz.


+1 nik ere bai.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago