[Librezale] Mozilla Support

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ost, Mar 12, 07:31:53, CET 2014


2014/03/11 23:18(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
> Gabon,
>
> niri ere ez zait gustatzen orain nola dagoen laguntzarako webgunea, eta
> alternatiba on bat lortzen badugu, lan gutxiagorekin, baina oinarrizko
> informazioa mantenduta, askoz hobe.
>
> Nik baietz esango nieke, baina:
>
> - Aplikazioetatik edo webgunetik erreferentzia egiten zaizkien
> artikuluak itzultzeko aukera izanda (adibidez, Firefox motel abiarazten
> denean azaltzen dena, Thunderbirden hasierako orrian dagoen lotura, ...).
>
> - Ahal dela, euskarazko artikulua ez dagoenean zein hizkuntzatan
> irakurri nahi dugun artikulua galdetzea. Eta bestela, gaztelerazkora
> bideratzea, baina frantsesezkora eta ingelesezkora loturak bistan egonda.
>
> Kezkatzen nauen beste kontu bat da, behin erabiltzailea gaztelerazkora
> bideratzen badute, gero menuko lotura guztiek gaztelerazko webera egingo
> dutela erreferentzia, eta artikulua irakurri ondoren ez dela euskarazko
> bertsiora itzuliko. Agian hori ere aipa daiteke, ea zer dioten.
>
> Zuen erantzunak ikusita, zein hizkuntzatara berbideratu behar den
> eztabaidaz gain, badirudi argi daukagula web sinpleago bat behar dugula.
>
> Kontrakorik ez badiozue behintzat, bihar gauean idatziko diet goikoa
> aipatuz.
>
> Ondo izan,
>
> Ibai.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
+1



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago