[Librezale] Mozilla Support
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Mar 12, 11:19:04, CET 2014
+1
Ni ere ados proposamen honekin.
Bidebatez.... ederra orain arteko lan guztia.
Egunen baten adierazi beharko dugu... zenbat mozilla firefox erabiltzaile
euskaldun den munduan...horrelako datuak oso interesgarriak baitira.
Horrela, besteak beste, librezale komunitateko jendeak egiten duen lana ere
begirunez ikusi ahalko da....
zoriONak!
ptx
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
martxoak 12 08:32):
> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko martxoak 11 23:18):
> > Gabon,
> >
> > niri ere ez zait gustatzen orain nola dagoen laguntzarako webgunea, eta
> > alternatiba on bat lortzen badugu, lan gutxiagorekin, baina oinarrizko
> > informazioa mantenduta, askoz hobe.
> >
> > Nik baietz esango nieke, baina:
> >
> > - Aplikazioetatik edo webgunetik erreferentzia egiten zaizkien artikuluak
> > itzultzeko aukera izanda (adibidez, Firefox motel abiarazten denean
> azaltzen
> > dena, Thunderbirden hasierako orrian dagoen lotura, ...).
> >
> > - Ahal dela, euskarazko artikulua ez dagoenean zein hizkuntzatan irakurri
> > nahi dugun artikulua galdetzea. Eta bestela, gaztelerazkora bideratzea,
> > baina frantsesezkora eta ingelesezkora loturak bistan egonda.
> >
> > Kezkatzen nauen beste kontu bat da, behin erabiltzailea gaztelerazkora
> > bideratzen badute, gero menuko lotura guztiek gaztelerazko webera egingo
> > dutela erreferentzia, eta artikulua irakurri ondoren ez dela euskarazko
> > bertsiora itzuliko. Agian hori ere aipa daiteke, ea zer dioten.
> >
> > Zuen erantzunak ikusita, zein hizkuntzatara berbideratu behar den
> eztabaidaz
> > gain, badirudi argi daukagula web sinpleago bat behar dugula.
> >
> > Kontrakorik ez badiozue behintzat, bihar gauean idatziko diet goikoa
> > aipatuz.
>
>
> +1 nik ere bai.
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
--
*patxi gaztelumendi*
www.gaztelumendi.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140312/c91dab08/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago