[Librezale] Mozilla Support
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
As, Mar 11, 23:18:07, CET 2014
Gabon,
niri ere ez zait gustatzen orain nola dagoen laguntzarako webgunea, eta
alternatiba on bat lortzen badugu, lan gutxiagorekin, baina oinarrizko
informazioa mantenduta, askoz hobe.
Nik baietz esango nieke, baina:
- Aplikazioetatik edo webgunetik erreferentzia egiten zaizkien
artikuluak itzultzeko aukera izanda (adibidez, Firefox motel abiarazten
denean azaltzen dena, Thunderbirden hasierako orrian dagoen lotura, ...).
- Ahal dela, euskarazko artikulua ez dagoenean zein hizkuntzatan
irakurri nahi dugun artikulua galdetzea. Eta bestela, gaztelerazkora
bideratzea, baina frantsesezkora eta ingelesezkora loturak bistan egonda.
Kezkatzen nauen beste kontu bat da, behin erabiltzailea gaztelerazkora
bideratzen badute, gero menuko lotura guztiek gaztelerazko webera egingo
dutela erreferentzia, eta artikulua irakurri ondoren ez dela euskarazko
bertsiora itzuliko. Agian hori ere aipa daiteke, ea zer dioten.
Zuen erantzunak ikusita, zein hizkuntzatara berbideratu behar den
eztabaidaz gain, badirudi argi daukagula web sinpleago bat behar dugula.
Kontrakorik ez badiozue behintzat, bihar gauean idatziko diet goikoa
aipatuz.
Ondo izan,
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago