[Librezale] [Terminologia] Weba edo weba?

Asier Sarasua asier.sarasua a bildua gmail.com
Ast, Eka 26, 09:22:06, CEST 2014


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
ekainak 26 08:49):

>
> Honen pareko bat: Internet. Mozillan behintzat jatorrizko testuetan
> maiuskulaz idazten dute beti eta nik lokalizazioetan ere maiuskulaz
> idazten dut, azken batean konputagailu-sare konkretu baten izen
> berezia delako.
>
> Halere ez dakit Asier zure arrazoiketa hortik doan — hala ez bada,
> inportako lizuke argitzea zergatik idatziko zenukeen maiuskulaz?
>
>
Batez ere iruditzen zaidalako nahastu egin daitezkeela weba gauza orokor
gisa eta web jakin bat. Ez dakit, adibidez (asmatzen ari naiz):
- Librezalek sustatutako weba -> izan daiteke adibidez Librezalek Wikipedia
laguntzea erabaki duela, orduan web jakin bat da
- Librezalek sustatutako Weba -> Weba orokorrean ("the Web", "la Red"),
kontzeptu berezi eta bakar gisa

Hala ere, bigarren kasuan "webgune" ere erabil daiteke, eta horrela
nahastea saihestu.

"Internet" hitzaren kasuan ez dut nahaste arrisku handirik ikusten, uste
dut euskaldun gehienok ez ditugula bereizten Internet mota desberdinak,
guretzat dena da Internet. Hala ere, arrazoia duzu esatean izen berezi bat
dela, eta beraz ziur asko egokiagoa dela maiuskulaz idaztea, Gasteiz edo
Bilbo maiuskulaz idazten dugun bezala.

Ez daukat preferentzia berezirik maiuskulen alde.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140626/b754f9b5/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago