[Librezale] [Terminologia] Weba edo weba?
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Eka 26, 08:49:54, CEST 2014
Aupa,
Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko ekainak 25 23:21):
>
> ar., 2014.eko ekaren 24a 20:33(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
>
> Arratsalde on,
>
> Mozillaren weberako itzulpen batzuk egiten ari naiz, eta beti izan dudan
> zalantza batekin topo egin dut berriro. Ahaztu baino lehen hemen botako dut,
> ea laguntzen didazuen.
>
> Mozillan askotan erabiltzen dute "Web" hitza, baina ez "webgune"ren sinonimo
> gisa, gauza orokor gisa baizik, Internet edo sarea izango ziren moduan,
> gutxi gorabehera. Adibidez:
>
> Explore how the Web impacts science
>
>
> Ba ni ahalik eta gehienetan gauzak minuskulaz idaztearen aldekoa naiz, baina
> kasu horretan maiuskulaz jarriko nuke. Beste aukera bat "Sarea" izan
> daiteke, horrela maiuskulaz.
Honen pareko bat: Internet. Mozillan behintzat jatorrizko testuetan
maiuskulaz idazten dute beti eta nik lokalizazioetan ere maiuskulaz
idazten dut, azken batean konputagailu-sare konkretu baten izen
berezia delako.
Halere ez dakit Asier zure arrazoiketa hortik doan — hala ez bada,
inportako lizuke argitzea zergatik idatziko zenukeen maiuskulaz?
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago