[Librezale] [Terminologia] Weba edo weba?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Eka 26, 09:41:38, CEST 2014


Asier Sarasua<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko ekainak 26 09:22):
> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> ekainak 26 08:49):
>
>>
>> Honen pareko bat: Internet. Mozillan behintzat jatorrizko testuetan
>> maiuskulaz idazten dute beti eta nik lokalizazioetan ere maiuskulaz
>> idazten dut, azken batean konputagailu-sare konkretu baten izen
>> berezia delako.
>>
>> Halere ez dakit Asier zure arrazoiketa hortik doan — hala ez bada,
>> inportako lizuke argitzea zergatik idatziko zenukeen maiuskulaz?
>>
>
> Batez ere iruditzen zaidalako nahastu egin daitezkeela weba gauza orokor
> gisa eta web jakin bat. Ez dakit, adibidez (asmatzen ari naiz):
> - Librezalek sustatutako weba -> izan daiteke adibidez Librezalek Wikipedia
> laguntzea erabaki duela, orduan web jakin bat da
> - Librezalek sustatutako Weba -> Weba orokorrean ("the Web", "la Red"),
> kontzeptu berezi eta bakar gisa
>
> Hala ere, bigarren kasuan "webgune" ere erabil daiteke, eta horrela nahastea
> saihestu.

Lehenengo kasua, esan nahiko duzu ;)

Eta bai, arrazoi duzu, anbiguoa suerta daiteke hala erabiliz gero.
Dena den Mozillako lokalizazioetan oro har web jakin bati buruz hitz
egitean "website" erabiltzen dute, orduan sistematikoki "webgune"
terminoarekin itzultzen da.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago