[Librezale] [Marketplace] Re-review
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Or, Eka 13, 08:53:00, CEST 2014
Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko ekainak 12 22:47):
>
> aurrekoan "re-review" hitza itzultzeko "ber-berrikuspen" erabili nuen. Ez
> zait batere gustatzen, baina asko pentsatu gabe hori jarri nuen.
> Gaur, berriro ikusi, gaztelerazko itzulpena ere begiratu, eta "X berriro
> berrikusi da" moduko esaldiak jarri ditut. Baina gero, "1 re-review" edo
> "Re-reviews" moduko kateetan zegoen arazoa... bururatu zaidana da "Bigarren
> berrikuspena" jartzea. Gazteleraz "Doble revisión" jarri dute...
>
> Zalantzan nago hori nola itzuli beharko zen... norbaitek iradokizunik?
Printzipioz ulergarria da proposatzen duzuna:
Izena: 'bigarren berrikuspena'
Aditza: 'berriro berrikusi'
Ez dakit kasu hau agertzen den baina izenaren kasuan zenbakitzaileak
daudenean nola izango litzateke? ('1 re-review', '2 re-reviews', '3
re-reviews', 'n re-reviews')
'bigarren berrikuspen bat'
'2 bigarren berrikuspen'
'3 bigarren berrikuspen'
'n bigarren berrikuspen'
'bigarren berrikuspen bat'
'3. berrikuspen bat'
'4. berrikuspen bat'
'n. berrikuspen bat'
Hau ez daukat oso argi...
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago