[Librezale] [Marketplace] Re-review
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Eka 13, 19:29:20, CEST 2014
14-06-13 08:53:00 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko ekainak 12 22:47):
>>
>> aurrekoan "re-review" hitza itzultzeko "ber-berrikuspen" erabili nuen. Ez
>> zait batere gustatzen, baina asko pentsatu gabe hori jarri nuen.
>> Gaur, berriro ikusi, gaztelerazko itzulpena ere begiratu, eta "X berriro
>> berrikusi da" moduko esaldiak jarri ditut. Baina gero, "1 re-review" edo
>> "Re-reviews" moduko kateetan zegoen arazoa... bururatu zaidana da "Bigarren
>> berrikuspena" jartzea. Gazteleraz "Doble revisión" jarri dute...
>>
>> Zalantzan nago hori nola itzuli beharko zen... norbaitek iradokizunik?
>
>
> Printzipioz ulergarria da proposatzen duzuna:
>
> Izena: 'bigarren berrikuspena'
> Aditza: 'berriro berrikusi'
>
>
> Ez dakit kasu hau agertzen den baina izenaren kasuan zenbakitzaileak
> daudenean nola izango litzateke? ('1 re-review', '2 re-reviews', '3
> re-reviews', 'n re-reviews')
>
> 'bigarren berrikuspen bat'
> '2 bigarren berrikuspen'
> '3 bigarren berrikuspen'
> 'n bigarren berrikuspen'
>
> 'bigarren berrikuspen bat'
> '3. berrikuspen bat'
> '4. berrikuspen bat'
> 'n. berrikuspen bat'
>
> Hau ez daukat oso argi...
>
Bai, hain zuzen ere hori da burura etorri zaidana. Zer gertatzen den
kasu horietan...
Oraingoz ez dut horrelakorik ikusi. Agian egongo da estilo honetako
zerbait: "Bigarren berrikuspenak: 3". Baina ez dut uste hori gaizki
gelditzen denik.
Alternatiba hoberik aurkitu artean behintzat horrela itzultzen
jarraituko dut...
Asteburu on!
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago